(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendariak Bortzirietako Mankomunitatearen tokian tokiko itunaren konpromisoaren sinadura-ekitaldiaren buru izango da gaur arratsaldean Lesakan

asteazkena, 2007.eko urtarrilak 17

Nafarroan bat etortzen den lehen mankomunitatea da


Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, Teresa Aranaz Jiménez, gaur arratsaldean Lesakan Bortzirietako Mankomunitatearen bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko ituna izenpetzeko ekitaldiaren buru izango da. Izenpetzea herriko udaletxean, arratsaldeko 17etan, izango da.


Nafarroan sinatzen den eta mankomunitate izaera duen lehen ituna da, eta Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako Udalek izenpetuko dute, baita ondorengo erakundeek ere: ELA sindikatua, Igantzi eta Ricardo Baroja ikastetxe publikoak, Uxue Emakume Taldea, Tokiona Bortziriakoa eta Irain guraso elkarteak, Onin Udaltaldea, CEDERNA-Garalur eta Bortzirietako Osasun Zentroa.


Tokiko esparrua, herritarren bizitzarekin duen gertutasunagatik, bateratzerako baliabide eta zerbitzuen promozio eta kudeaketarako esparru egokiena da, baita zainketarako etika sustatzeko ere. Tokiko esparrutik kontziliazioa errazteak ezarpen-prozesuaren fase guztietan herritarren inplikazio eta parte hartzea izatea esan nahi du, bere diseinu eta antolaketatik hasita bere kudeaketa eta erabilpeneraino. Gainera, tokiko enpresak eta beste erakundeak zainketarako etika sustatuko duten lan egiteko modu berrien garapenean inplikatzea esan nahi du. Eztabaidarako eta jarrera eta posizionamenduak zalantzan jartzeko prozesuak sustatu behar dira zainketaren banaketa onartu eta kontziliazioa errazteko.


Helburu nagusiak


Itunaren diseinu eta lanketa Nafarroako Gobernuak koordinatu du, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez, eta Nafarroarako 3. Xedeko Programa Eragilearen (2000-2006) barruan Gobernuak eta Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dute.


Itunaren helburuak, funtsean, sentsibilizazio eta heziketa lanetan zentratzen da. Lehen esparruan, Bortzirietako Mankomunitateko herritarrei zuzendutako sentsibilizazio ekimena dago, etxean gizonezko eta emakumezkoen arteko ardura banaketaren garrantzia txertatzeari buruzkoak, seme-alaben heziketan, zainketaren balorean eta etxeko lanen banaketa berdinean; aita direnei aitatasun lizentziak sustatzeko; Bortzirietako sindikatu eta enpresaburuei, negoziazio kolektiboaren bidez, bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzea bultzatuko duten neurri eta zerbitzuak martxan jartzea, eta sektore guztietan emakumeak kontratatu daitezen ekimenak sustatzeko; eta enpresaburuari lanaldia eta lanaldiaren erregulazioa berrantolatzeko aukera emateko.


Heziketa esparruan, helburua bikote gazteak dira, hazkuntza, haurren hezkuntza, zainketa eta ardura banaketa bezalako gaietan; eta gizonezkoak, aitatasuna, dependentzia duten pertsonen zainketa eta heziketa eta maskulinotasun eredu berriak bezalako gaietan.


Gainera, helburuak enpresek legedia betetzen dutela bermatzeko daude, administrazioek kontziliazioari buruz ezarri dituzten legeak eta etorkizunean xedatu daitezkeenak; bateratzea erraztuko duten dependentzia duten pertsonen zainketarako laguntza zerbitzuak, emakumeen enplegua eta zaintzaileak diren pertsonen bizi-kalitatea; bateratzearen aldeko kirol eta kultura ekimenak antolatzeko udalaren espazioak egokitu; hirugarren adinekoentzat eta haurrentzat orain badauden bateratze zerbitzuak gaur egungo beharretara eta etorkizunekoetara egokitu; eta ordutegien, linea edo autobus konpainien maiztasuna eta geldialdiak berregituratu herri desberdinek dituzten baliabideak errentagarri bihurtzeko eta bateratzearen zerbitzu eta beharrei irisgarritasuna bermatzeko zuzenduak.


Lanketa prozesua


Itunaren idatzian jasotzen denez, ituna "helburu horiek betetzeko elkarrekin lan egitearen konpromiso aktiboa eta parte-hartzailea hartzea da, herritarrei beren bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzera bideratua dagoena. Generoen arteko erlazio berriak sortzea da, emakume eta gizonek bai bizitza pribatuan eta baita publikoan ere, aktiboki parte hartzeko konpromisoa hartzeko inplikatuz".


"Gainera, -testuak dio- bateratzea emakumeei bakarrik eragiten dien konfliktoaren fruitua denaren ideia gainditzea garrantzitsua da. Zainketaren etikaren garapena sustatu nahi dugu, aukera berdintasunaren promoziorako giltzarri gisa eta, zehazki, bateratzea erraztuko duen tresna gisa; etxean egiten den zainketa eta familian eta komunitatean ematen den dependentzia duten pertsonen zainketa emakumeek eta gizonezkoek era baliokidean beren gain hartzen duten balorea dela uste dugu, eta horrek herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duela".


Azken urteotan, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, inguruko Udalen babesarekin, emakume eta gizonezkoen arteko desberdintasunak gainditzea ahalbideratuko duten baldintza sozialak sortu eta sustatzeko konpromisoa azaldu du. Berdintasunerako lanak partekatze ideia inplikatuko duten dinamikak martxan jartzea eskatzen du, emakumeak gizonezkoen menpeko izatera bultzatzen dituen dependentzi eta errekonozimendu falta duten egoerak baztertuz. Helburu horrekin, 2005ean Mankomunitateak prozesu bat jarri zuen martxan; lehen pausua Bortzirietako emakumeen egoera sozialaren azterketa egitea izan zen, beren beharrak, errebindikazioak eta xedeak ezagutzen lagundu zuena. Azterketa horrek Bortzirietako Lehen Ekintza Positiboko Planaren lanketaren testuingurua ezagutzeko balio izan zuen, 2006ko ekainean onartua, eta instituzioetako ordezkariek, kolektibo profesionalek eta eragile sozialek parte hartu zuten bertan. Planarekin, jarrerak, ekimenak eta proiektuak bideratzen lagunduko duen marko bat ezartzea nahi da, guztiak esparru desberdinekoak badira ere, norabide berdina izan dezaten, egia baita emakume eta gizonen artean are eta gehiago partekatzen den neurrian, justizia eta elkartasunean oinarritutako gizartea eraikitzea errazagoa izango dela.


Aukera Berdintasuna, XXI. mendeko erronka


Emakume eta gizonezkoen arteko Aukera Berdintasuna XXI. mendeko erronka nagusia da. Gure ordenamendu juridikoan berdintasun formala onartua badago ere, oraindik orain diskriminazio era asko daude, eta horiek herritarren arteko berdintasun errealaz hitz egitea galarazten digu. Berdintasun erreala lortzea, dudarik gabe, garapen eta kohesio sozialaren giltzetako bat da, bere promozioa gizarte osoaren onurarako baita, bai emakumeena eta baita gizonezkoena ere.


Instituzio eta eragile ekonomiko eta sozialek ekimenak sustatzen dituzte emakume eta gizonen artean badauden desberdintasun egoerak konpontzen ahalegintzeko. Epe luzerako estrategiak daude, egitura-aldaketak sustatzen dituztenak, eta epe motz eta ertainekoak, pertsonen eguneroko beharrei erantzuna ematen eta bidezkoak ez diren genero erlazioetatik sortzen diren zailtasunak tratatzen ahalegintzen dira.


Bizitza ekonomikoa eta, zehazki, lan mundua, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren sustapenerako esparru garrantzitsuenetariko bat da. Gure gizarteetan, familia eta etxeko ardurak generoen artean desberdin banatzen dira eta horrek emakumeek lan-merkatuan erabat parte hartzeko aukera murrizten du, baita bertan daudelarik beren promozio eta iraunkortasuna ere. Bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzea problematika konplexua eta gatazkatsua da herritarren zati batentzat, bai emakumeentzat, lehen pertsonan bizi baitute konfliktoa, baina baita gizonezko, familia, herri, enpresa, lan-merkatu eta gizarte osoarentzat ere.


Horregatik, beharrezkoa da emakume eta gizonei beren bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzen laguntzea, dependentzia duten pertsonen zainketan familiak lagunduko dituzten neurri eta zerbitzu gehiago eta hobeagoak promozionatuz, eta lanaren antolaketa era berriak, gizarte baliabideen kudeaketa maila berriak eta administrazioetan eta enpresetan lan-baldintza berriak sustatuz. Baina batez ere, etxearen eta familiaren esparruko ardura eta eginkizunak partekatzen lagunduko duen pentsamolde aldaketa bultzatu eta denboraren bidezko erabilera sustatu behar da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa