(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


"Observar Aves en Navarra" elkartea sortu dute, promozio turistikorako tresna berria izango dena

asteazkena, 2007.eko urtarrilak 17

Corpas kontseilariak Nafarroako Gobernuak sustatu duen erakunde horren lehen kideei egiaztagiri-diplomak eman dizkie


Observar Aves en Navarra Erakundea

Erakundearen logotipoa.

Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleónek, gaur goizean "Observar aves en Navarra/Birding Navarra" erakundeko lehen hogeita hamar kideei promozio turistikorako den tresna horren kide direnaren diplomak eman dizkie.


"Observar aves en Navarra" produktua hiru ildo nagusiren inguruan garatu da: turista ornitologikoarentzat Nafarroa leku erakargarria egingo duen hegazti moten hautaketa; ostatu, bidaia-agentzia eta aktibitaterako enpresen eskaintza merkatu horren beharretara egokitzea; eta turismo mota horren inguruan Nafarroan dauden azpiegiturak egokitzea.


Mota horretako turistaren nahiei kalitatezko eskaintza bermatzeko, Kultura eta Turismo Departamentuak, sektore turistikoarekin elkarlanean, erakunde berri hori jarri du martxan; erakundeak turista ornitologikoari, eskaera oso zehatzak dituen bezeroari, arreta egokia eman ahal izateko beharrezkoak diren hainbat baldintza betetzeko konpromisoa duten sektoreko enpresa eta erakundeak batu nahi ditu.

Lehen onarpen eskaerak aztertuta, guztira 30 erakunde onartu dira; horietatik 28 ostatuak dira (landa-etxeak, hotelak, aterpeak eta kanpinak), aktibitate-enpresa 1 eta harkorra den bidaia-agentzia 1.


Atxikimendu-ekitaldian, erakundeek erakunde berrirako ezarri diren baldintzak betetzeko konpromisoa jasotzen zuen dokumentua sinatu dute. Kideak direla egiaztatzen duen diploma jaso ondoren, "Erakundearen funtzionamenduaren eskuliburua" eman zaie.


Kultura eta Turismo Departamentuak turismo mota honentzako promozio plan zehatz bat egingo du, hazkunde handia izan dezakeen merkatu garrantzitsua dela baiteritzo. Planak, besteak beste, ondorengo jarduerak jasotzen ditu:


Eskaintza erakundearentzako logotipo bat sortu.


Nafarroan turismo ornitologikoari buruzko web orri zehatz bat egin: www.birding.navarra.es


Promoziorako liburuxka bat egin.


FITUR 2007an egon produktu honentzako erakusmahai zehatz batekin.


Nazioarteko azoketara joan.


Ezagupen bidaiak egin eta turismo ornitologikoan espezializatuak dauden touroperadoreekin bildu.


Produktuan adituak diren kazetarientzat ezagutza bidaiak.


Aldizkari espezializatuetan publizitatea.


Atxikitako erakundeak erakunde berriaren web orrian azalduko dira, baita editatuko diren argitalpenak ere, eta bileratan eta kazetari eta touroperadoreekin antolatuko diren kontaktuetan parte hartu hala izango dute, baita, hegaztien behaketa Nafarroan promozionatzeko antolatuko diren azoka, aurkezpen eta bestelako ekitaldietan ere. Erakunde berrian parte hartu nahiko luketen erakunde guztiek edozein momentutan egin dezakete eskaera.


Dokumentazioa:
Dokumentu osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa