(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Iruñeko "Ave María-Patxi Larrainzar" ikastetxe publikoa handitzeko lehen faseari hasiera eman diote

ostirala, 2007.eko urtarrilak 19

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak, Fermín Villanueva Ferrerasek, gaur goizean Iruñeko "Ave María-Patxi Larrainzar" ikastetxe publikoa handitzeko lehen fasea inauguratu du; lehen fasea pasa den urtarrilaren 8an jarri zen martxan. Handitze-lanen bigarren eta azken fasea irailerako prest egongo da, datorren ikasturtearen hasierarekin bat eginez. Nafarroako Gobernuak 3,2 milioi euro inbertituko ditu aipatutako ikastetxearen handitze-lanetan.


Fermín Villanueva zuzendari nagusia " Patxi Larrainzar" ikastetxean

Fermín Villanueva zuzendari nagusia, ikastetxean gaur inauguratu duten eraikin berriaren geletako batean. ( irudia handitu )

Inaugurazio ekitaldian, zuzendari nagusiarekin batera, Iruñeko Udaleko Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko zinegotzi delegatua, Maite Mur Dallo, Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendaria, Paloma Roselló Fernández, eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Arteaga Ruiz, izan dira.


Handitzea jasango duen orubea "Ave María-Patxi Larrainzar" ikastetxearen, eraikin berria atxikiko zaionaren, eta Marcelo Celayeta kalearen artean dago. Hasieran, orubearen zati batean ikastetxea handitzeko baliagarriak ziren aurrefabrikatutako moduluak zeuden, baina orain, horiek kendu eta solairu berriko eraikin bat egingo da.


Bi fasetan egingo den handitzea


Lehenik, gogoratu behar da, lehen fasea eraikitzeari ekin zaiola, behin-behineko gela guztiak eta beren ikasleak hartzeko ahalmen nahikoa duelarik; horrela, aurrefabrikatutako modulutik gaur egungo eraikin berrira pasa ziren.


Lekualdaketa egin ondoren, behin-behineko modulua desmuntatzeari ekin zaio; bertan, bigarren faseko eraikina eraikiko da, lehen fasea eta gaur egungo eraikina lotuko duena.


Saio osoak beheko solairua gehi bi altuera izango ditu, bigarren faseko eremuak izan ezik, beheko solairua eta lehen solairua izango dituena, eraikina (bai egitura eta baita banaketa ere) gertu utziz ondoren eraikinaren altuera garaiena osatu arte handitzeko. Eraberritze-lanetan 3559 m2 baliagarri erabili dira.


Eraikin berriaren ezaugarriak


Eraikin berriak "U" forma egiten du eta bi alde dauzka; batean, irakasleen bulegoak daude eta bestean, "L" forma duenean, haurrentzako da.


Beheko solairuan, "L" forman dauden eraikineko bi aldeak irakasleen erabilerarako dira; besteak beste, psikomotrizitate gela, binakako haur hezkuntzarako sei gela, haurrentzako komunak (indarrean dagoen irisgarritasunerako arautegia betez) eta komunikaziorako bi gune daude, horietako bat igogailuarekin solairu guztietara joan ahal izateko. Gune horretan ere gimnasioa, aldagelak eta biltegia daude; azkena haurren jolastokirako bi irteeren artean dago. Gainontzeko solairuetarako komunikazioa lau eskailera guneren bidez egiten da; horietako bat igogailuarekin.


Lehen solairuak, gelen pasilloan, lehen hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren gelak ditu binaka multzokatuak, bi gela gehiago beharren programaren eskakizunen arabera handitzeak eman daitezkeelako, banaketa-gela bat eta informatika-gela. Beste aldean liburutegia, erabilera anitzeko aretoa eta komunen gunea dago. Eta irakasleei egokitutako aldean, bost tutoretza, logopedaren aretoa, eta Guraso elkartearentzako gela daude, baita irakasleen komunak ere; horietako bat minusbaliotasuna duten pertsonentzako egokitua dago.


Bigarren solairuan, lehen hezkuntzako laugarren, bosgarren eta seigarren gelak daude, binaka multzokatuta; gela bat beste erabilpenetarako, lau banaketa-gela, musika-gela, orientatzailearen gela eta irakasleen aretoa; horiez gain, haur eta irakasleentzako komunak daude. Solairu horrek osatzen duen "L" formaren mutur batean eta estalitako baxuaren eremua hartuz, galdara-gela eta biltegi txiki bat daude.


Bestalde, "U" forma duen eraikinak mugatzen duen eremu irekia eraikin berriko jolastoki bihurtu da, bere barruan arkupea edo jolastoki estalia duelarik, euria ari duenean haurrek babestuta jolas dezaten.


Eraikinaren egiturari dagokionean, konposizioa hormigoi armatuzko arkupetakoa da, estalkien mailan izan ezik, horietan euskarriak metalezkoak baitira. Gune zehatz batzutan, aurrefabrikatutako hormigoizko elementuak erabili dira, osasun-forjaren kasuan bezala.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa