(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Oletako Elizaren babes ingurunearen mugaketa behin betiko onetsi da

astelehena, 2007.eko urtarrilak 22

Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du Oletako Jasokundeko Andre Mariaren Elizaren babes eremuaren mugaketa behin betikoz onartzeko, Kultur Intereseko Ondasunaren deklarazioa osatua izan dadin.


Hauxe da babes eremua: Oletako plaza eta Santa Mariaren eliza izeneko kaleen ardatzen bidegurutzetik 420 A lurzatira. Horren ertzetik doa 424 B lurzatiraino. Horren ertzetik doa eta 546. eta 43. lurzatien ertzetatik doa, 8005. lurzatiraino. 43. lurzatiaren ertzetik doa, Santa Mariaren eliza kalea zeharkatzen du. 39. eta 40. lurzatien ertzetatik doa 46. lurzatiraino. Hori zeharkatzen du Oletako plaza kalearen ardatzarekin bidegurutzeraino.


Abenduaren 2ko 3310/1983 Errege Dekretuaren bidez Oletan dagoen Jasokundeko Ama Birjinaren eliza monumentu historiko-artistiko deklaratu zen. Kultur intereseko ondasun horri Ondare Historikoari buruzko legean ezarritako babesa hobeki emateko, beharrezkoa da monumentu horren babes eremua zehazki ezarri eta mugatzea.


Kultura zuzendari nagusiak emandako abenduaren 20ko 52/2006 ebazpenaren bidez (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2006, 34 zk.), babes eremua behin-behinekoz mugatu zen. Aipatu ebazpenak hilabeteko epea eman zuen espedientea jendeaurrean jartzeko eta epe horretan ez zen alegaziorik izan.


XII. mendeko bigarren erdiko tenplua, Oletako eliza horma-pintura gotikoez apainduta egon zen, fresko erara margotuta eta lehorrean bukatuta. Horma-margo horiek Nafarroako Museoan gordetzen dira gaur egun. Zaharrenak XIV. Mendeko erdialdekoak dira eta badira ere XV. Mendeko bukaerako margoak ere.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa