Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuak Kulturako zuzendari nagusiari Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikuntza-lanen eta bere zuzendaritza fakultatiboaren hainbat urtetarako kontratua egiteko baimena ematen duen Akordioa onartu du. Akordioaren gehieneko zenbatekoa 28.650.000 eurokoa da; horietatik 28.000.000 eraikuntzarako dira eta 650.000 euro lanen zuzendaritzarako.
Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du Oletako Jasokundeko Andre Mariaren Elizaren babes eremuaren mugaketa behin betikoz onartzeko, Kultur Intereseko Ondasunaren deklarazioa osatua izan dadin.
Nafarroako Gobernuak 418.212,48 euroko gastua onetsi du gaurko bilkuran laguntza teknikoa kontratatzeko Ebroko Autobiako (A-68) obretarako.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero ondoko artxiboa deskargatu.
Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren bidez, 2007rako ibilgailua saltzen duenaren zerga pertsonalari (Sozietateen gaineko Zerga edo PFEZ) dagokion PREVER programa arautzen duen Foru Lege-proiektua onartzea eta Nafarroako Parlamentura deliberazioa egin dezaten bidaltzea onartu du.
Nafarroako Gobernuak Televisión Popular enpresari esleitu zizkion 10 urteko epeaz Tutera, Lizarra, Tafalla eta Zangozan
Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko eta Euskal Herriko hainbat herritan asteburuan izan diren kale indarkeria ekintzak gaitzetsi ditu gaurko bilkuran. Ekintzak Auzitegi Gorenaren epaiak Jarrai, Haika eta Segi erakunde terroristatzat jo izan ondoren gertatu dira.