(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Hainbat urtetarako 28.650.000 euroko gastua onartu dute Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren obretarako

astelehena, 2007.eko urtarrilak 22

Nafarroako Gobernuak Kulturako zuzendari nagusiari Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikuntza-lanen eta bere zuzendaritza fakultatiboaren hainbat urtetarako kontratua egiteko baimena ematen duen Akordioa onartu du. Akordioaren gehieneko zenbatekoa 28.650.000 eurokoa da; horietatik 28.000.000 eraikuntzarako dira eta 650.000 euro lanen zuzendaritzarako.



Onartu duten banaketa ondorengo hau da: 6.850.000 euro 2007an, 7.525.000 euro 2008an, 7.525.000 euro 2009an eta 6.100.000 euro 2010ean, eraikuntzari dagokionez. Zuzendaritza fakultatiboari dagokionez, 2007an 150.000 euro emango dira, 175.000 euro 2008an, 175.000 euro 2009an eta 150.000 euro 2010ean.


Nafarroako Gobernuak, 2005eko azaroaren 14ko bilkuran, Nafarroako Liburutegia eta Filmoteka eraikitzeko Iruñeko Udalak Mendebaldea unitateko 18.F.2 lursaila doan emango zuela adostu eta onartu eta zuen eta proiektuaren idazketa egiteko Manuel Ferrer Sala kontratatu zuten. Azkenak oinarrizko proiektua eta exekuzio-proiektua aurkeztu zituen. Horregatik, Nafarroako Liburutegia eta Filmotekaren eraikuntza-lanen eta zuzendaritza fakultatiboaren kontratazioa egite aldera, hainbat urtetarako 28.650.000 euroko gastua onartu dute.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa