(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ikus-entzunezkoen Kontseiluak aldeko txostena eman die tokiko TDT zerbitzurako lau emakidei

astelehena, 2007.eko urtarrilak 22

Nafarroako Gobernuak Televisión Popular enpresari esleitu zizkion 10 urteko epeaz Tutera, Lizarra, Tafalla eta Zangozan


Nafarroako Gobernuak aintzat eman du erabaki baten bidez Ikus-entzunezkoen Kontseiluak emandako aldeko txostena Tutera, Lizarra, Tafalla eta Zangozako demarkazioetan tokiko telebista digitalaren zerbitzua kudeatzeko lau emakida administratibo esleitzeko proposamenari buruz.


2006ko irailaren 4ko erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak proposamen bat egin zuen Tutera, Lizarra, Tafalla eta Zangozako demarkazioetan tokiko telebista digitalaren zerbitzua kudeatzeko lau emakida administratibo esleitzeko. Proposamen hori Kontratazio Mahaiak egina zen. Gobernuak haren erabakia Ikus-entzunezkoen Kontseiluari igorri zion txostena eman zezan lizitatzaileen akziodunen osaketari buruz sektorean aniztasuna eta lehia librea bermatzeko eta hedabideak esku gutxitan kontzentratzea eta gailentasunezko abusuak eragozteko. Aipatu Kontseiluak aldeko txostena eman zuen 2006ko abenduaren 14an eta Gobernuak gaur aintzat hartu du.


Kontratazio mahaia izendatua izan zen Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emandako abenduaren 27ko 404/2005 Foru Aginduaren bidez, eta 2006ko abuztuaren 18an behin-behineko proposamena onetsi zuen lau emakida esleitzeko “Televisión Popular, S.A.” enpresaren alde. Aipatu proposamena egiterakoan Kontratazio Mahaiak kontutan eduki zuen Doxa Consulting enpresak egindako aholkularitza txostena. Aipatu enpresa horretarako kontratatua izan zen Kontratazio Mahaiak eskatuta.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa