(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

418.212 euroko gastua onetsi da Ebroko Autobiako obretan laguntza teknikoa kontratatzeko

astelehena, 2007.eko urtarrilak 22

Nafarroako Gobernuak 418.212,48 euroko gastua onetsi du gaurko bilkuran laguntza teknikoa kontratatzeko Ebroko Autobiako (A-68) obretarako.


Gobernuaren onespena behar-beharrezkoa da, izan ere, finantzazioa hainbat urtetan eginen baita. Zehatz-mehatz, honelaxe banatuko da: 282.000 euro 2007an eta 136.212,48 euro 2008an.


Autobiako lanak ondoko tarte hauetan eginen dira: Castejón-Tuterako saihesbidearen hasiera (1. tartea) eta Buñuel-Cortes (2. tartea).


Proiektuaren helburua da N232 errepidea (Bilbo-Zaragoza) Nafarroan bikoiztea. Gaur egun eginak daude jadanik Autobiako bi tarte: Tuterako saihesbidea eta Fontellas-Buñuel tartea.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa