(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2008 arte ibilgailuen PREVER plana luzatu eta aldatzen duen Foru Lege-proiektua onartu du


astelehena, 2007.eko urtarrilak 22

Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren bidez, 2007rako ibilgailua saltzen duenaren zerga pertsonalari (Sozietateen gaineko Zerga edo PFEZ) dagokion PREVER programa arautzen duen Foru Lege-proiektua onartzea eta Nafarroako Parlamentura deliberazioa egin dezaten bidaltzea onartu du.


Gogoratu behar da Espainiako Gobernuak PREVER Plana (automobil parkea modernizatzeko eta bide-segurtasuna eta ingurumena babesteko pentsatu zena) 2007an bukatzea aurreikusi zuela, baina azkenean, 2008ko urtarrila arte luzatzea erabaki zuten, gaur onartu duten Foru Lege-proiektuan ere jasotzen diren hainbat aldaketarekin.


Horrela, erabakitakoaren arabera, PREVER Plana sei tonatako baimendutako gehieneko pisutik beherako ibilgailu industrial berrietan bakarrik aplikatu behar da, zazpi urte baino gehiagoko beste batengatik aldatuz. Ibilgailu horren fabrikatzaileek edo Espainiako lehen hartzaileek Sozietateen gaineko Zergan edo PFEZan erosleari ematen zaion hobaria kendu ahal izango dute, beti ere 480,81 euro baino gehiagokoa izan gabe.


Bestalde, gaurko bilkuran, Nafarroako Gobernuak Legegintzako Foru Dekretuz, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ere proposatua, Zerga Bereziei buruzko 20/1992 Foru Legea aldatzea onartu du, Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziari (matrikulazio zerga) dagokionean, PREVER Planean sar daitezkeen automobilei ere eragiten diena.


Horrela, aldaketak dio Plana hamar urteko antzinatasuna duten automobilak berritzen direnean soilik aplika daitekeela, beti ere, erosiko den berriak 2.500 zentimetro kubiko baino gehiagoko zilindrada ez badu. Kasu horretan, planean sartu nahi duten erosleek Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezian (matrikulazio tasa) gehienez 480,81 euroko dedukzioa izango dute.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa