Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak kale indarkeria ekintzak gaitzetsi ditu
Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko eta Euskal Herriko hainbat herritan asteburuan izan diren kale indarkeria ekintzak gaitzetsi ditu gaurko bilkuran. Ekintzak Auzitegi Gorenaren epaiak Jarrai, Haika eta Segi erakunde terroristatzat jo izan ondoren gertatu dira.
Nafarroako Gobernuak zuzenean Batasunari botatzen dio errua, bere gazte erakundeek herritarren bizitza aztoratzen baitute eta herri eta auzo horietako bizilagunei kalteak eragiten baitizkiete triskantza eta kalte materialekin.
Kale indarkeria mantentzea Legea aplikatzera mugatzen diren auzitegien aurrean beren buruak biktima gisa aurkezten dituztenen lotsagabekeria besterik ez da, formula mafiosoetara eta xantaiara joz.
Nafarroako Gobernuarentzat, euskal abertzaletasun erradikalak ezin du beste indar baten gisa eztabaida demokratikoan parte hartu, bere helburu politikoak lortzeko indarkeria eta ikara tresna gisa erabiltzeari utzi arte.