(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


2007ko Lan Eskaintza Publikoa onartu dute Nafarroako Gobernurako eta bere organismo autonomoetarako 1.299 lanpostu finkorekin

astelehena, 2007.eko urtarrilak 29

Legealdi honetan foru administrazioan behin-behinekotasuna murriztearren eskaini den lan eskaintza publiko osoa 3.512 lanpostutakoa izan da


Gaur goizean, Nafarroako Gobernuak, foru dekretu bidez, 2007ko Lan Eskaintza Publikoa onartu du; erabakiak Foru Administrazioan eta bere organismo autonomoetan 1.299 lanpostu eskainiko ditu. OPE hori pasa den uztailean CCOO eta Afapna sindikatuekin 2006 eta 2007rako lan-baldintzen inguruan adostutako hitzarmenaren barruan kokatzen da.


OPE berriarekin, Nafarroako Gobernuak legealdiaren hasieratik lehen behin-behinekotasunez betetzen ziren 3.512 lanpostutarako deialdia egin du. Ekimenarekin, Administrazio Erroan kontratatutako langileek betetzen dituzten lanpostuen portzentajea, dagozkien aukeraketa prozesuak bukatzen direnean, behin-behinekotasun "teknikora" murriztuko da, erretiratzeek, lan-utzialdiek eta funtzionarioen beste egoera batzuek eragiten dutena eta langile finkoek ezin dituztenak bete.


Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun-lanpostuen eta Hezkuntza Departamentuko irakasleen lanpostuen behin-behinekotasuna nabarmen murriztean ere datza; horrela, eremu horietako behin-behinekotasuna gizarteak eskatzen dituen aldaketetara eta zerbitzuen garaperenera bakarrik izango litzateke, lehen aipatu dugun behin-behinekotasun "teknikoaz" gain.


Gainera, Nafarroako Gobernuak gaur onartu duen foru dekretuak, lege aldetik, bi nobedade eskaintzen ditu foruko lan publikoan behin-behinekotasun poltsa berriak sor ez daitezen:


- aurreko lan eskaintza publikoan aukeraketa eta oposizio prozesua eginda bete ez diren lanpostuak, OPE honetara gehituko dira; horrela, behin-behineko langileek betetzen dituzten lanpostuak murriztuko dira.


- gaurtik hasita erretiratzeek edo beste arrazoiengatik sortutako lanpostu hutsak eta dagozkien aukeraketa eta oposizio lehiaketara arte, gaur goizean onartu duten OPE 2007ko eskaintzara gehituko dira.


OPE 2007aren zehaztasunak


OPE 2007an eskaintzen diren 1.299 lanpostuetatik, 604 O-NOZkoak dira, beste 449 Hezkuntza Departamentukoak eta gainontzekoak Administrazio Errokoak.


O-NOZko 604 lanpostuen artean, plantilla organikoan dauden 359 lanpostu hutsak dira (erretiratzeek, lan-utzialdiek, etab.ek sortutakoak) eta 245 plantilla organikoan indartzen diren egitura-lanpostuak dira. Eskaintzen diren lanpostuen osotasunetik, 108 A mailako lanpostuak dira (lizentziatuak), 186 B mailakoak (unibertsitate diplomatuak), 37 C mailakoak edo ofizialak (batxilergoa), 227 D mailakoak edo laguntzaileak (eskola graduatua) eta gainontzeko 46ak E mailakoak (eskolartasun egiaztagiria).


Hezkuntza Departamenturako eskaintzen diren 449 lanpostuetatik, guztiak maisuentzako dira (B maila), 348 plantilla organikoan hutsik dauden lanpostuak dira eta 101 lan-egiturara indartzeko ekimenetik datoz. 449 lanpostuetatik, 303 gaztelaniako hezkuntza-ereduetan emateko lanpostuak dira eta beste 146 euskarazko ereduetan.


Azkenik, Administrazio Erroan eskaintzen diren 246 lanpostuetatik, gehienak plantilla organikoko lanpostu hutsak dira; horietatik 33 ordainketako A mailakoak dira (lizentziatuak), 66 B mailakoak, 50 C mailakoak, 68 D mailakoak eta 29 E mailakoak. Departamentuen arabera, Lehendakaritza, Justizia eta Barnean 51 lanpostu eskaintzen dira; Ekonomia eta Ogasunean, 11; Toki Administrazioan, 5; Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzan, 10; Hezkuntzan (irakasleak ez diren langileak), 33: Komunikazioetan, 15; Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikaduran, 23; Industria, Teknologia, Komertzioa eta Lanean, 11; Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazterian, 52; eta Kultura eta Turismo Departamentuan, 25.


Dokumentazioa:
OPE 2007 O-NOZ

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa