(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Foru Komunitateko Gobernuko kideen eta Administrazioko goi-kargudunen arteko bateraezintasunari buruzko legedia aldatzen duen Foru Lege-proiektua onartu dute

astelehena, 2007.eko urtarrilak 29

Gobernuak Nafarroako Gobernuko kideen eta Foru Komunitateko Administrazioko goi-kargudunen arteko bateraezintasunari buruzko azaroaren 4ko 19/1996 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege-proiektua onartu du.


Gobernuak hartu duen erabakia foruko legegintzako ganberan osatutako eta Nafarroako Parlamentuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne komisioak 2004ko azaroan onartu zuen ponentzia baten informea kontutan hartuta izan da. Informeak indarrean dagoen legedia aldatu nahi zuen goi-karguko aktibitate eta interesen erregistroaren barnean bi alderdi bereizteko asmoz: bata, aktibitateena –izaera publikokoak- eta bestea, eskubideak eta ondasunak, izaera erreserbatukoak. Parlamentutik bultzatu den beste aldaketa bat karguek ordainsarirako eta beraien zenbaterako duten eskubideari buruzkoa da, eta baita sektore publikoa osatzen duten entitateen kargu betearazleen eremura zabaltzeko ere.


Zentzu horretan, Gobernuak onartu duen proiektuak era guztietako organismo publiko, enpresa-entitate publiko eta fundazio publikoetako goi-karguak hartzen ditu legediaren onuradun gisa.


Gobernuko kargua utzi duten kideek jasotzen dituzten zenbatekoen egungo erregimena ere izaera legalera pasa da, eta gainera, organismo autonomoetako zuzendari nagusi eta zuzendari kudeatzaileei aplikatuko zaie, legean ezarritakoaren arabera, kargua uzterakoan bateraezintasun erregimena erabat aplikatzen baitzaie.


Azkenik, gainontzeko administrazio publikoetan ezarritako ordainsari-erregimenarekin paraleloan, organismo publiko baten Presidente, kontseilari, zuzendari nagusi edo zuzendari kudeatzaile bi urtez etenik gabe edo hiru urtez etenekin izan diren herritarrei, zerbitzu aktibora pasatzen direnean, dagokion mailaren soldataren izaera pertsonaleko %25eko osagarria jasoko du, edozein buru edo zuzendaritza karguan lan egiten denari dagokion ordainsariek kenduko dutena.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa