(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Toki Administrazioko Departamentuak udalak eta kontzejuak laguntzeko erregimena ezarri du hitzartutako maileguen interesen hobarietarako

asteazkena, 2007.eko urtarrilak 31

Toki Administrazioko kontseilariak, Alberto Catalán Higuerasek, udalek eta kontzejuek epe luzera hitzartutako kreditu-operazioen interes-tasen igoeraren ondorio negatiboa, zati batean, arintzeko laguntza-erregimena ezartzen duen deialdia onartzen duen Foru Agindua sinatu du. Deialdiak, gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu denak, 1.600.000 euroko zenbateko osoa ezartzen du.


Kontseilariak, aipatutako deialdia, toki entitateek egiten duten inbertsio-esfortzua eta finantza-entitateekin hitzartutako kreditu-operazioen kopuruaren igoera –zor biziaren igoeran islatuta geratzen dena- kontutan hartuta onartu du, baita, batez ere pasa den urtean, interes-tasen igoerek (urritik urrira 1,385eko igoera) etorkizunean zorpetzeko aukeraren jaitsiera eragiten dietela toki entitateei. Arrazoi horiengatik, Nafarroako Gobernuak egokia dela erabaki du, aurten, deialdian islatzen den ohiz kanpoko neurri hori hartzea.


Nafarroako Gobernuaren neurri horrek Toki Erregimeneko Foru Batzordearen kide guztien onarpen borobila izan du. Batzordean, toki entitateak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren bidez, eta Nafarroako Gobernua daude ordezkatuta.


Zehazki, onuradun entitate bakoitzari proportzionalki zor biziaren %0,5 arteko hobari-sistema zehaztu dute, aurrekontu-esleipenaren %70eko muga orokorrarekin. Aurrekontu-esleipenaren gainontzekoa onuradun entitate bakoitzaren biztanleko zor biziaren pisuaren araberakoa izango da, biztanleko zor biziaren batukariari dagokiona. Hala ere, toki entitate batek jaso ahal izango duen gehieneko zenbatekoak ezingo du aurkeztutako zor biziaren zenbatekoa baino altuagoa izan.


Laguntzak orotariko eskabide baten bidez eskatu ahal izango dira Toki Administrazioko Departamentuan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak aurreikusten dituen lekuetan. Eskaerak aurkezteko epea datorren martxoaren 31n bukatuko da eta Posta Elektroniko Segurutik ere bidali ahal izango dira: www.cfnavarra.es/ces.


Eskariarekin batera, toki entitateek Gizarte Segurantzarekiko eginbeharrak eginak daudela frogatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute. Kontabilitateari buruzko agiriei dagokienean, deialdiak dio 2006ko ekitaldiko kontuei buruzko espedientea edo, bestela, ekitaldi bereko aurrekontuen likidazioari buruzkoa eskabidea aurkeztu baino lehen igorri ez bada, ezarri bezala igorri beharko da. Toki entitate informatizatuek IDECAL sistema erabiliko dute.


Gehienez ere 30 eguneko epean ebatziko da eskabideen gainean, haiek aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe horretan ebazpenik ematen ez bada, aurkeztutako eskaerak ukatutzat joko dira.


Ematen diren laguntzak bi epetan pagatuko dira: lehenengoan, %90a kontzesioarekin batera; eta bigarrenean, gainontzeko zenbatekoa. Horrela, bigarren diru-laguntza jasotzeko udal eta kontzejuek azaroaren 30erako ondorengo bi eginbeharretako bat bete beharko dute: zor bizia garaia baino lehen amortizatzea, gutxienez ere kobraturiko laguntzaren zenbatekoan, edo kobraturiko laguntza karga finantzarioa finantzatzeko erabiltzea.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa