(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Iruñeko Familiak Biltzeko bigarren Gunea datorren otsailaren 3an hasiko da martxan

asteazkena, 2007.eko urtarrilak 31

Datorren larunbatean, otsailaren 3an, Iruñeko Familiak Biltzeko bigarren Gunea martxan jarriko da. Gaur, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak, María Isabel García Malok, inauguratu du.


Familiak Biltzeko Gunea arazoak dituzten familiek bisitetarako edo biltzeko erabil dezaketen espazioa da, profesionalek zaintzek dutena. Erabiltzaileak banaketa prozesu batean edo ondoren arazoak edo adin txikiko seme-alaben eta gurasoen arteko erlazioa mantentzeko zailtasunak dituzten familiak dira; haurren zaintza ez duen aita edo ama, etxebizitzarik ez duena edo beharrezko baldintzak betetzen ez dituena; edo haurren zaintza ez duten gurasoak, gaixotasunen bat dutenak, heziketarako gaitasunik gabekoak edo elkartzerakoan egoera pertsonalek gainbegirapena gomendatzen dutenean.


Bigarren Biltzeko Gunea sortzeak Iruñean badagoen Guneak betetzen dituen zerbitzuak indartzea esan nahi du. Lehen Gunea Errotxapea auzoan dago eta 2002ko maiatzean jarri zen martxan. Azken urteotan, arretarako zenbatekoak handituz joan dira, 2004an 86 familia eta 105 adin txikiko artatu baitziren, 2005ean 93 familia eta 115 adin txikiko, eta pasa den urtean, 114 familia eta 199 adin txikiko.


Bigarren Gunea Irunlarrea kaleko lokal batean dago; 260 metro koadroko azalera du, zazpi gelatan banatuta, bi sarrera independenterekin. Zaintzen duen ekipoa psikologian, zuzenbidean, gizarte lanean, terapia familiarrean, esku-hartze familiarrean eta hezkuntza familiar eta sozialean adituak diren pertsonek osatzen dute, baita terapeuta familiarrek ere. Guneak asteazkenetik igandera emango ditu bere zerbitzuak, 10etatik 14etara eta 16etatik 20etara.


Nafarroako Gobernuak zerbitzu horren kudeaketa "Xilema" enpresari esleitu dio. 2007rako eman den aurrekontua 235.768 eurokoa izan da.


Biltzeko guneak sortzeko beharra, gehienbat, senar-emateen arteko banaketa liskartsuen gorakadagatik izaten ari da, prozesu horiek adin txikikoek banaketaren ondoren, bi gurasoekin erlazioa mantentzeko duten oinarrizko eskubidea betetzen dela ez baitute bermatzen; baita arrerako familietan dauden adin txikikoek beren jatorrizko familiekin biltzeko ere. Bisita horiek, normalean, asteburuetan eta eskolara joan behar ez duten garaietan egiten dira.


Horrela, Familiak Biltzeko Gunea behin-behineko toki eta esku-hartze leku bihurtzen da, bisita-erregimenaren normalizaziorako egina, baliabide hau erabiltzeko zeuden egoera pertsonalak desagertu arte edo beren seme-alabekin komunikatu eta/edo egoteko erregimenarekin zerikusia duten akordioak betetzeko gurasoek beren ardurak betetzen dituzten arte.


Gainera, zerbitzua ere erabil daiteke zaintza eta babespea dituen aita edo ama bisitaldien kontra badago edo oztopoak jartzen baditu; adin txikikoek zaintza eta babespea erabiltzen ez dituen aita edo amarekin harremanik izan nahi ez badute; eta aita-amengandik bereizita dauden adin txikikoak, familia zabalean edo beste batean hartuta babes neurri gisa, bai prozedura judizialetan bai administratiboetan.


Biltzeko Guneak adin txikikoak hartu eta entregatzeko zerbitzua ematen du; eta gunean bertan egoteko aukera duten adin txikikoak hartu eta entregatzekoa ere.


Zerbitzua erabil dezaketen familiak


Zerbitzua erabil dezaketen familiak Familia Epaitegitik eta ezaugarri batzuk betetzen dituzten Nafarroako Gobernuaren Adin txikikoaren Babeserako Ataletik datozenak, eta Emakumearen aurkako Indarkeria Epaitegitik datozen familia edo pertsonak dira.


Zehazki, Familia Epaitegitik datozen familiek ondorengo ezaugarriak beteko dituzte: Nafarroan bizi diren familiak eta banaketa prozesuan eta ondoren seme-alaben eta gurasoen arteko erlazioa mantentzeko liskarra edo arazoak dituztenak; zaintza ez duen aita edo amak Iruñean etxebizitzarik ez izatea edo horrek beharrezko baldintzak ez betetzea, eta bisitarako eskubidea baliatu behar badu; zaintza eta babespea ez dituen aita/ama, eritasunen bat badu, haurra hazteko trebetasunik ez edo egoera pertsonalengatik elkartze horiek gainbegiratzea komeni bada. Gainera, familietan zaintza eta babespea dituen aita edo ama bisitaldien kontra badago edo oztopoak jartzen baditu ere erabiltzen da zerbitzua, edo adin txikikoek zaintza eta babespea erabiltzen ez dituen aita edo amarekin harremanik izan nahi ez badute.


Adin txikikoaren Babeserako Ataletik datozen familien kasuan, aita-amengandik bereizita dauden adin txikikoak dira, familia zabalean edo beste batean hartuta babes neurri gisa, bai prozedura judizialetan bai administratiboetan, edo egoera desberdinek hala gomendatzen duten familia edo adin txikikoen kasuak dira.


Bisita motak


Familiak Biltzeko Gunean bi bisita mota bereizten dira, hartu eta entregatzeko bisitak, eta tutoretzapeko bisitak. Lehen kasuan, zaintza ez duen gurasoarekin hitzordu bat jartzen da eta zentroan geratzen da zaintza duen gurasoaren eta adin txikikoaren edo txikikoen zain. Ondoren, zaintza duen gurasoa joan egiten da eta zaintza ez duena adin txikikoarekin zentroan geratzen da. Hamabost minutu pasa ostean, biek zerbitzua utzi dezakete. Tutoretzapeko bisitari dagokionean, zerbitzuaren barnean era kontrolatuan egiten da, gainbegiratu, zuzendu eta egoera kontrolatzen duen profesional batek lagunduta.


Gainera, haurrak hartu eta entregatzeko era bat ere badago Gunean bertan geratzeko aukera ematen duena, bisitarako eskubidea duen gurasoak hirian etxebizitza edukiko ez balu, edo adin txikikoa egoteko baldintza egokiak betetzen ez baditu. Bisita horiek denboraldi normalekoak edo gutxikoak izan daitezke, kasuen arabera, eta horietan ere, profesionalaren laguntza baliagarria izan daiteke erlazioa erraztu eta heziketa-jarrerak zuzentzeko.


Helburua eta xedeak


Familiak Biltzeko Gunearen helburua guraso eta seme-alaben erlazioa erraztea da, adin txikikoaren eta guraso ahulenaren segurtasuna eta ongizatea bermatuz; familia-loturak mantentzea eta horrela, haurrei beren jatorria eta historia pertsonala jakinaraztea; eta banaketa eta/edo dibortzio edo arrera familiarreko kasuetan, bisitarako eskubidea oztopatua edo gelditua badago, adin txikikoaren eta bere familiaren arteko erlazioak mantentzen ahalegindu eta beraien alde egin.


Bere xede nagusienen artean, banaketaren ondoren, adin txikikoek beren gurasoekin harremanak mantentzeko duten oinarrizko eskubidea betetzen laguntzea da, bere garapen psikiko, afektibo eta emozional egokirako beharrezkoak diren loturak eginez; gurasoei zerbitzu honen menpe ez egoteko autonomia lortzen laguntzea; seme-alaba eta zaintza ez duen guraso eta bere familia zabalaren arteko bisitak erraztea; adin txikikoei beren sentimendu eta beharrak adierazten uztea, beren gurasoen iritziaren aurkakoak badira ere; haurrak jasotzen dituzten familiak eta familia biologikoak autonomia izateko prestatzea, Zerbitzuaren menpe egon gabe haurrekin erlazioak mantendu ahal izateko; eta adin txikikoen trukeak gainbegiratzea gurasoen jarrera eta gaitasunen gaineko egiazko informazioa eduki, eta hala behar balitz, beste erakunde administratibo edo judizialetan adin txikikoaren eskubideak bermatzeko erabili.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa