(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miguel Sanz-ek "Brookhaven" laborategia bisitatu du osteguna, 2007.eko otsailak 1

Zentroko buruak "harritu" ziren Nafarroak energia esparruan egindako lorpenengatik


Miguel Sanz "Brookhaven"laborategian

Cecilia Sánches-Hanke-k, BNL laborategiko zientifikoa, Sanz Presidenteari, Emilio Méndez irakasleari eta Armendariz sailburuari "Sinchroton" berriaren ezaugarriak azaldu dizkie. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Presidenteak, Miguel Sanz, Industria eta Teknologia, Berrikuntza eta Merkataritza Saileko sailburuak, José Javier Armendáriz eta SODENA enpresa publikoaren Zuzendariordeak, Javier Berazaluce, aurreko astearteko goizean, "Brookhaven Nacional Laboratory" laborategia bisitatu zuten, New Yorketik ehun kilometrora.


Sanz Presidenteak eta laguntzaileek Brookhaven Laborategi Nazionaleko buruekin izandako bileran, aipatutako laborategiko Zuzendaria, Sam Aronson, "erabat harritu" zen Nafarroan burututako energia berriztagarriei buruzko politikarengatik, eta bere Zentroak Foru Erkidegoko ikertzaileekin elkarrekintzan aritzeko aukera eskaini zuen.


 "Brookhaven" Estatu Batuetako Energia Departamentuak dituen bost laborategietako bat da. Munduko Bigarren Guda ondoren sortuta, 2.500 langile eta urteko 500 milioi dolarreko aurrekontu bat du. Gobernu Federalak aurrekontu horren zati nagusiena eman du. Laborategia "Synchrotron" berri bat eraikitzen ari da, hau da: 720 milioi dolarretako eraiki zirkular handi bat. Horrekin Estatu Batuetako buruzagitza zientifikoa sendotu nahi da, eta horretaz gain, oso distiratsuak diren X izpien sistema bat hornituko du oinarrizko eta aplikatutako ikerketarako.


Energia Departamentuaren menpe egon arren, laborategiak bestelako ikerketak ere burutzen ditu segurtasun nuklearra, Ingurumena, Medikuntza, Biologia, Informatika eta Nano-teknologiarekin lotutako esparruetan. Nafarroako ordezkaritzak arreta berezia jarri du azken gai horretan, iaz Massachussetseko Teknologia Erakundeko adituekin gai horri buruz hitzartutako akordioaren ondorioz. Aipatutako akordioa Foru Erkidegoan ikerketa zentro bat sortzeko hitzartu zen. "Brookhaven National Laboratory" laborategia oso famatua da, besteak beste, garunari eta adizioei buruzko azterketengatik, eta tumoreei aurre egiteko nano-partikulak erabiltzeko proiektuengatik.


Bestalde, Nano-materialen Zentroak, Espainiako Emilio Méndez-ek zuzenduta, Estatu Batuetako energia alorreko premia erabakigarriei ekin egiten die. Herrialde horretan, arlo hori oso kezkagarria da, izan ere, munduko biztanleriaren ehuneko 4,6 izanik, energiaren %23,5 kontsumitzen du, nahiz eta produkzio nazionalaren %17a besterik ez sortu.


 Lantzen ari den proiektuetako bat nano-teknologia aprobetxatzea da energia elektrikoaren garraioa merkatzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa