(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Lizarrako Epaitegien eraiki berriari buruzko proiektuaren eskaintza egin du osteguna, 2007.eko otsailak 1

Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza Departamentuaren bidez, deialdia egin du Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko epaitegiak barne hartzen dituen eraikina egiteko obrei buruzko proiektuaren erredakzioa eta zuzendaritza eskaintzeko.


Kontratazio aurrekontua 340.752 euro dira. Horietatik, 198.488 euro proiektua idazteko erabiliko dira eta gainontzeko 142.264, berriz, obra zuzendaritzan inbertituko dira. Eskaintza egin ondoren, proiektua idazteko epea lau hilabetekoa izango da.


Epaitegia kuartel militar zaharra kokatuta zegoen partzelaren barruan kokatuko da, alegia; 1.500 metro karratuko azalera duen orubea. Defentsa Ministerioarekin hartutako akordioaren arabera (lurraldeen titularra), Udalak lurralde horiek zuzkidura-xedearekin erabili eta zati bat edo osoa laga ahal izango ditu, (aurretik baimenduta), oraingo honetan bezala. Gogoratu behar da, azaroan Lizarrako Udalarekin hitzartutako akordioaren arabera, Nafarroako Gobernuak aipatutako Udalari, 240.000 eurotako diru-laguntza emango diola eraiki judizial berriaren ingurua urbanizatzeko obretarako. Horrek, 4.500 metro karratutako eraikitako azalera edukiko du.


Epaitegien eraikin berriaren ezaugarriak


Eraikinak 50 x 20 metroko planta edukiko du. Sotoan, 30 metro zabalagoa izango da. Sotoaz gain, behe solairua, lehenengo solairua eta bigarren solairua izango ditu, baita beste solairu bat ere estalkipean. Gehienezko altuera, udal hirigintza planeamenduaren arabera, 12,5 metrokoa izango da erlaitzeraino.


Hauek izango dira bere eraikuntza-ezaugarriak: solairu bakoitzak bere sarrera izango du, teilazko estalkia inklinatua izango da, fatxadak harrizko akabera izango du, inguruko estetikarekin bat eginez, eta kanpoko arotzeria aluminio lakatukoa izango da.


    Hauek izango dira solairuei emango zaizkien erabilerak:


        - sotoa: aparkatzeko hamar plaza, atxilotuen lau gela, aldagelak, artxibategiak eta biltegiak.


        - behe solairua: jendearentzako sarrerak, kontrol eta segurtasun zerbitzuko gunea, itxaron gelak, hiru bisita gela, Erregistro Zibila, auzitegiko klinika, profesionalentzako gunea (abokatuak eta prokuradoreak), komun publikoak, mantenu gela eta transformadore zentroa. Horietaz gain, bai komisariarako eta bai Abokatuen Elkargorako sarrera independentea duen beste gune bat aurreikusi da.


       - Lehenengo solairua: egungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko epaitegiak kokatuko dira, epaileen, fiskalen, idazkarien bulegoekin eta bulego judizialarekin. Baita itxaron eta bilera gelak ere.


       - bigarren solairua: aurrerago, solairu judiziala handitu edo aldatu behar denerako utziko da.


Era berean, komunikazio bertikaleko hiru gune izango dira, horietako bakoitza eskailera eta igogailuarekin. Horretaz gain, iturgintza, elektrizitate, ahots eta datuak, aire egokitua, berogailua, suteen aurkako babesa, lapurreta eta megafonia instalazioen kontrol zentralizatua existituko da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa