(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako gastronomia eta energia-politika txalotu dute San Franciscon (AEB) ostirala, 2007.eko otsailak 2

Merkataritza Ganberak antolatutako eta SODENA enpresak finantzatutako sustapen ekimenean parte hartu duten enpresaburuek San Franciscon estreinatutako "Nafarroako Astea Estatu Batuetan" jarduera txalotu dute.


  Miguel Sanz, José Javier Armendáriz, eta Merkataritza Ganberako presidente Javier Taberna,         Tafallako "Túbal" eta San Franciscoko "Palace hotel"eko sukaldariekin.

Miguel Sanz, José Javier Armendáriz, eta Merkataritza Ganberako presidente Javier Taberna, Tafallako "Túbal" eta San Franciscoko "Palace hotel"eko sukaldariekin. ( irudia handitu )

Kaliforniako hirian, ostegunean antolatutako lehen ekitaldia Ana Lagunak zuzenduriko eta Robin Kelley-k ("Society of Wine" elkartearen Presidenteak) koordinatutako Nafarroako ardo-dastatzea izan zen, hiriguneko Palace Hotelean. Ondoren, Nafarroako hogeita hiru enpresek egindako ardoak eta elikagaiak leku berberean erakutsi eta dastatu ziren. Bertan, San Francisco guneko hirurogei banatzaile, inportatzaile, sommelier, jatetxe arduradun eta kritiko gastronomiko bildu ziren. Aipatutako ekitaldiaren ondoren, Merkataritza Ganberako teknikoekin antolatutako azterketa-bileran, Nafarroako enpresaburu guztiek balantze positiboa egin zuten, eta Estatu Batuetako sustapen astea hurrengo urtetan berriz antolatu nahi zutela adierazi zuten.


Tafallako Túbal jatetxeko sukaldari-taldeak, Nicolás Ramírez buru zutela, arrakasta handia izan zuen "Wine Pairing Dinner" jardueran, eta Palace Hoteleko sukaldariekin izandako bizikidetza aprobetxatu zuen Kaliforniako lankideei euren teknikak irakasteko.


Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko kontseilari Javier Echartek, eta Landa Garapeneko Zuzendari Nagusi Jesús María Echeverríak, Nafarroako ardoak eta nekazaritza eta elikadurako produktuak sustatzeko jardueretan parte hartu zuten. Halaber, hainbat baserri eta upeltegi bisitatu ondoren, Kalifornian dagoen ingurumen sentsibilitate nabarmena atzeman zuten. Horren eraginez, sektoreko profesionalek produktu ekologikoak egin behar dituzte. Orain arte, produktuak denda espezializatuetan bakarrik banatzen dira oso prezio garestian, baina Kaliforniako azalera handiek gero eta gehiago eskatzen dituzte euren apaletan salgai jartzeko.

Energia berriztagarriak ezin burutik kendu


Ingurumena, hain zuzen ere, izan zen Miguel Sanz Presidentearen eta José Javier Armendáriz Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko kontseilariaren agenda bete zuen gaia. Berkeley Unibertsitatea bisitatu ondoren, arlo horretako ikerketako azken ildoak ezagutzeko, lan bilera bat eduki zuten "Pacific Gas and Electric Company" konpainiaren egoitzan, energia berriztagarrien arloko buru nagusiekin: Jim Shandalov, Hal La Flash eta Uday Mathur. Nafarroako ordezkariekin batera (SODENA enpresaren zuzendariorde Javier Berazalucek ere bertan hartu zuen parte) beste honakoak ere aritu ziren: Carlos Fernández-Lerga, Gamesa enpresaren kontseilaria, eta Iberdrola enpresaren Estatu Batuetako zuzendariak, Javier Ceña eta Pablo Canales.


Armendariz kontseilariaren hitzaldia San Rafaelen. Sanz presidentea ere egon zen.

Armendariz kontseilariaren hitzaldia San Rafaelen. Sanz presidentea ere egon zen. ( irudia handitu )

Berrogei milioi bezero baino gehiago dituen Kaliforniako konpainia nagusiaren zuzendariek adierazi zuten karbono oxidoko igorpenak ehuneko 30 jaitsi zirela aipatutako Estatuan, 1975. urtetik 2001. urtera arte, eta zifra berberera iritsi zirela negutegi efektuko gasen igorpenen murrizketan 1990 eta 2001. urteen artean. Une hauetan, Arnold Schwarzenegger buru duen gobernuak 2010. urtean Kalifornian kontsumitutako energia guztiaren ehuneko 20a iturri berriztagarrietatik eratortzea lortu nahi du. "Pacific Gas and Electric Company" konpainiaren ustez oso "harrigarria" da Nafarroan hamaika urtetan energia berriztagarrien alorrean lortutakoa eta bereziki, arauei eta erakunde eta enpresetako konpromiso irmoari jarraiki, energia horiek sustatzeko erabilitako eredua.


Ondoren, Armendáriz kontseilariak eta Javier Berazaluce jaunak hitzaldi bat eskaini zuten "Nafarroako energia berriztagarrien 2010. urteko etorkizunari" buruz San Rafael herrian. "Enviromental Forum of Marin" konpainiak antolatutako ekintzan klimaren aldaketak izan ditzakeen ondorioekin bereziki kontzientziatutako publikoa bildu zen. Egun horretako "Marin Independent Journal" egunkariak aipatutako gaia grafikoki erakutsi zuen mapa ikusgarri baten bidez. Bertan, adierazi zuen nola urpean geldituko ziratekeen San Francisco eta Richardson badiak hurrengo hamarkadetan, poloek desizozten jarraituz gero.


Aretoan bildutako publikoa Miguel Sanz Presidentea txalotzen hasi zen Nafarroako energia elektrikoaren ehuneko 58a iturri berriztagarrietatik datorrela jakin zuenean. Bi orduz, aipatutako hitzaldira bertaratutakoek aktiboki jardun zuten, eta Nafarroako biztanleek energia berriztagarrien fenomenoaren aurrean izandako jarrerari buruzko galderak batez ere egin zituzten. Horri zegokionez, Amendáriz kontseilariak aipatu zuen Nafarroako Gobernuaren helburua ekonomia hazkundea eta lanpostu berriak sortzen dituen politika energetiko autonomoa eta iraunkorra mantentzea dela. Alde horretatik, egun, Nafarroako energia berriztagarrien sektorean lan egiten duten lau mila langileei, 2010. urtea baino lehen, beste bost mila gehituko zaizkiela kalkulatu zuen.

Ana Laguna y Robin Kelley, de la
Ana Laguna eta "Society of Wine" sozietateko Robin Kelley, San Franciscon egindako Nafarroako ardoen dastatzean
Irudia handitu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa