(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas kontseilaria eta Iruñako alkatesa buru izan dira Iturramako Liburutegi Publikoa irekitzeko ekitaldian astelehena, 2007.eko otsailak 5

Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón, eta Iruñako alkatesa, Yolanda Barcina Angulo, arratsalde honetan, buru izan dira Iturramako Liburutegi Publikoa irekitzeko ekitaldian, Civivox-en kokatuta. Aipatutako Civivox inauguratu berri da eta hura eraikitzeko 5,4 milioi euro inbertitu dira. Proiektua Ramón Garitano arkitektoarena da.


Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuaren arabera, liburutegia kultur jardueretako zentro baten barruan kokatzearen helburua (Iturraman eta San Jorge, Mendillorri eta Civican-eko Civivox-etan bezala) "erabiltzaileei gerturago jartzea eta gehiago erakartzea da, kultur eta arte jarduerak liburutegi publikoaren berezkoekin batera eskainita".


Iturramako liburutegia eraikinaren lehenengo solairuan aurkitzen da. Azalera garden hura liburutegiko betekizun anitzetara egokitzen da eta argi naturala dauka alboko leihateen eta estalkiaren zenit-argiaren bidez.


Guztira, liburutegiak 1.041 metro okupatzen ditu, beraz, Nafarroako liburutegien artean bigarrena da, Txantreakoaren ondoren. Gune handiena (750 metro karratu), irakurketarako eta erabiltzaile guztien eskura dauden liburuen eta ikus-entzunezko baliabideetako bildumen erakusketarako erabiliko da; 115 metro karratu haurrentzako liburutegirako erabiliko dira; 62, ordenagailuen gelarako, eta 42, irakurleen informazio eta arretarako.


Irakurtzeko 151 toki eskainiko ditu. Horietatik 117 areto nagusian aurkitzen dira, 22 haurrentzako gunean eta 12, lan-taldeentzako isolatutako gune batean. 9 ordenagailu izango ditu: horietatik 6 datu base eta Interneteko kontsultarako izango dira eta 3, Nafarroako liburutegi publikoen katalogoa kontsultatzeko. Laser eta koloreko inprimagailuak, eskaner eta irakurgailu optikoak ditu liburuen mailegu informatizaturako.


Liburutegia ireki da 8.500 dokumentu, liburu, aldizkari, DVD eta CD-rekin, baita berrogeita hamar aldizkari eta sei egunkarirekin ere. Bere katalogoa automatizatu da eta Nafarroako liburutegi publikoen katalogoaren barne sartu da. Milioi bat ale baino gehiago daude eta Interneten, Nafarroako Gobernuaren web orriaren bidez kontsultatu daiteke: www.navarra.es. Egun, irakurlearen agiri egokia duten 120.000 erabiltzailek izena eman dute Nafarroako liburutegi publikoen zerbitzu informatizatu honetan.


Liburutegi publikoak hiru arduradun izango ditu. Bere ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera, 15etatik 21etara. Hauxe da helbidea: Esquíroz kalea, 24, telefonoa: 948 198987 eta posta elektronikoa: biblitur@navarra.es.


 Iturramako liburutegi publiko berria Iruñako liburutegi publikoen sarearen barne izango da. 2001ean hasi zen aipatutako sarea berritzen eta garatzen, San Pedroko liburutegiaren inaugurazioarekin; ondoren, hurrengo urtean, Yamaguchiko Liburutegi Publikoa ireki zen; 2003. urtean Civican-eko liburutegia ireki zen; 2005. urtean, Txantreakoa, Arriurdiñeta plazako eraikuntza berriko eraikinean kokatuta, eta urte bereko apirilean, Milagrosako liburutegiaren ateak zabaldu ziren eraberritu ondoren. 2006. urtean, dagozkien Civovox-etan, San Jorge eta Mendillorriko liburutegiak ireki ziren.


Iturramako liburutegiaren inaugurazioarekin, amaitu da Nafarroako hiriburuko liburutegiak berritzeko eta hornitzeko prozesua. Azken bost urte hauetan, zazpi liburutegi publiko ireki dira eta beste bat berritu da. Bestalde, Iturramako liburutegi publikoaren bidez, hiritarren eskaerari aurre egin nahi zaio, alegia, ezaugarri hauetako kultur hornikuntza bat auzoan izatea, izan ere, adierazitako auzoan biztanle ugari bizi dira eta gaur arte, inguruko liburutegiak erabili behar zituzten, besteak beste, Milagrosa, Civican eta Yamaguchi.


 Horrela, Iruñak bederatzi liburutegiko sarea dauka: Civican, Etxabakoitz, Milagrosa, Txantrea, San Pedro, Yamaguchi, Mendillorri, la Liburutegi Nagusia eta Iturrama.


Jarraituko da Foru Erkidegoko liburutegien sistema berritzeko prozesuarekin eta Nafarroako Liburutegia eta Filmoteka eraikiko da Mendebaldea auzoan. Iruñako Udalak exekuzio proiektua amaitu eta horri buruzko txostena egin du, eta urtarrilaren 22an, Nafarroako Gobernuak 28 milioi eurotako gastua ontzat eman zuen 2007-2010 lau urtetarako. Horrela, aurten kontratua adjudikatzea eta obrak hastea aurreikusi da.


Orain, Iruñak liburutegi publiko bat dauka 20.000 biztanle bakoitzeko, eta horrek liburutegi-ekonomiako estandarrek gomendatutako mailetan kokatzen du. Iturramako liburutegi berria, Iruñako gainontzeko liburutegiak bezala, Udalak eta Kultura eta Turismo Departamentuak 2004. urtean sinatutako hitzarmenaren bidez kudeatzen da. Udalak eraikinaren eraikuntza finantzatu du eta mantenuaren gastua bere gain hartuko du. Hein berean, laguntza ekonomikoa eskainiko du liburuak eta ikus-entzunezko baliabideak erosteko. Bestalde, Nafarroako Gobernuak altzariak, informatikako ekipoak finantzatu ditu eta horien mantenua bere gain hartuko du. Halaber, bibliografiaren funtsa informatizatu du eta eguneratzeaz arduratu da, funtzionatzeko programa teknikoak ezarri ditu, eta liburuzainak bidali ditu bezero arretarako.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa