(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NA-134 errepidean zazpi saihesbide eraikitzeko proiektuak kontratatzeko baimena eman da

astelehena, 2007.eko otsailak 5

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari baimena eman dio Ebro Ardatzaren (NA-134) errepidean kokatutako zazpi herrietako saihesbidea eraikitzeko proiektuen eskaintza egiteko: Mendabia, Lodosa-Sartaguda, Andosilla, Azagra, Milagro, Valtierra eta Arguedas.


Horretarako, guztira, 700.000 euroko gastua onetsi da. Honela banatuko da: 245.000 euro 2007. urteko aurrekontuaren pentzura eta, gainontzekoa, 455.000 euro 2008. urtekoaren pentzura.


Ebroko Ardatzaren errepideak 95,6 km luzera du, Logroño eta Tuterako probintzia mugaren artean. Egunean, batez besteko 3.199 ibilgailu dabiltza. Horietatik %6a astunak dira.


Proiektuari esker, errepideko 35,3 km eraikiko dira, 45,4 milioi eurotako inbertsioarekin. Jarduera horrek aipatutako herrialdeetako 30.000 biztanle baino gehiagori onura ekarriko dio.


3,5 metro zabalera duten bi erreiek eta 1,5 metroko bazterbideek osatuko dute saihesbideetako sekzioa. Horiekiko paraleloan, 6,0 metro zabalerako nekazari-bide bat eraikiko da.


Saihesbideetako xehetasuna


- Mendavia. Saihesbideak herria zeharkatzen duen 2.300 metroko zeharbidea desagerraraziko du, eta Elizagorrira sartzeko NA-6310 errepidearekin eta Iruña-Logroñoko Autobia berriarekin bat egingo du. 5.600 metro luzera duen bide berria herriko iparraldetik igaroko da. Mendabiako etorkizuneko industrialdeko azalera eta egungo CYGSA fabrika inguratuko ditu.


- Lodosa. 5.440 metroko saihesbideak herritik igarotzen den 2.600 metroko zeharbidea desagerraraziko du eta Sartagudara doan NA-6221 errepidearekin konektatuko du. Aipatutako errepide osoa hobetuko da (7,1 km), NA-123 errepidearekin bat egin arte. Horrela, ardatz hau AP-68 Autopistaren lotura berrira sartzeko lehentasuneko bide bilakatuko da. Halaber, bide berriari esker, Sesma eta Los Arcosera sartzeko NA-129 errepidearekin konektatu ahal izango da.


- Andosilla. Saihesbideak 2.500 metroko zeharbidea ezabatuko du. 4.380 metro dituen aukeratutako proposamena herriko mendebaldetik igaroko da. Bertan egingo diren lanetan aipatutako errepidea NA-122 errepidearekin (Lizarra-Andosilla) konektatuko da, NA-6230 errepideko saihesbidearen bidez. Azken horrek Carcar zeharkatuko du, ondorioz, bertan existitzen den errepidea hobetuko da eta diseinatutako saihesbidea Andosillaren saihesbide gisa erabiliko da, NA-122 errepidean. Jarduera horren barruan, Ebro ibai gaineko zubia zabalduko da.


- Azagra. Saihesbideari esker, herria zeharkatzen duen 2.400 metroko zeharbidea ezabatuko da. 5.395 metro luzera dituen aukeratutako proposamena egungo errepideko loturan abiatuko da, “Campo Arriba” lekuaren parean. Trazadura Ebrorantz abiatuko da eta ondoren, bertako babes lubetarekiko paraleloan, iparralderantz joko du.


- Milagro. Saihesbideak herria zeharkatzen duen 2.800 metroko zeharbidea ezabatuko du. Bere trazadura, (6.700 metro luzera ditu), hegoalderantz, egungo errepidetik banatuko da, Ebro ibaiaren ibarrera jaisteko, Errege Abelbideekiko paraleloan igarotzeko, Donibane bidetik pasa ondoren. Bertan, elkargune bat aurreikusi da herrirako sarrera parean.


Ondoren, bideak berriz Errege Abelbidea gurutzatuko du, goiko pasabide baten bidez, eta Aragoi ibia gaindituko du 250 metroko zubi batetik, azkenik, NA-134 errepidearekin bat egiteko, sestrako elkargune baten bitartez.


- Valtierra eta Arguedas. Saihesbide bakarra aurreikusi da bi herriak batera inguratzeko. Proposatutako konponbideak 6.700 metro luzera izango ditu, eta “Izeiak” elkargunetik gertu abiatuko da. Trazadurak herriko hegoalderantz joko du, ondoren, egungo NA-134 errepidearekiko paraleloan igaroko da, saihesbidearen amaieraraino iritsi arte. Bitarteko lotura bat aurreikusi da Valtierra eta Arguedas herrietara sartzeko.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa