(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Onetsi da 2006. urtean hiru urtetik beherako seme-alabaren bat zuten ama langileen laguntzei buruzko deialdia ostirala, 2007.eko otsailak 9

Urtean 1.800 edo 1.200 € emango zaizkie familia unitateko errentaren arabera


Nafarroako Gobernuak, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren bidez, onetsi du 2006. urtean hiru urtetik beherako seme-alabaren bat zuten ama langileen laguntzei buruzko deialdia. Horrela adierazten da Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko María Isabel García Malo kontseilariak eginiko foru agindu batean. Foru agindua gaur argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialeko 18. zenbakian.


Deialdi honi egokitutako zenbatekoa 3,5 milioi € inguru izango dira. 2006. urtean, bere kontura edo beste baten kontura edo besteren kontura lan jardueraren bat garatu duten amek laguntza horiek jaso ahal izango dituzte, baldin eta, urte berean, hiru urtetik beherako seme-alabarik bere kargura bazuten, eta familia unitateko errenta ezarritako mugen artekoa bazen.


Bi laguntza-zenbateko mota emango dira: bat, 1.800 € urtean, 150 € hilabeteko, familia unitateko kide guztien PFEZ indizearen zerga-oinarrietako zati orokorren batuketa 26.000 € baino gutxiago denean, eta bestea, 1.200 € urtean, hau da, 100 € hilabeteko, familia unitateko kide guztien PFEZ indizearen zerga-oinarrietako zati orokorren batuketa 26.000 € edo hortik gorakoa eta 40.000 € baino gutxiago denean.


Laguntza urteko ordainketa bakarrean emango da eta hura kalkulatzeko, kontuan hartuko dira, eskatzaileak deialdiak exijitutako baldintzak bete dituen 2006. urteko hilabeteak. Seme-alaba jaio izanez gero, laguntzak jaiotze-egunetik emango dira eta, adoptatuz edo hartuz gero, adopzioaren ebazpen judizialaren edo administrazio ebazpenaren edo betirako hartzeari edo aurre adoptatzeari buruzko ebazpen judizialaren datatik aurrera, baldin eta seme-alaba 2006. urtean jaio edo ebazpenak urte berberean egin badira. Seme-alaba 2006ko urtarrilaren 1a baino lehen jaio edo ebazpenak egin badira, laguntza 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera emango zaio, baldin eta gainontzeko baldintzak betetzen baditu. Kasu guztietan (jaiotzea, adoptatzea edo hartzea) laguntza 2006ko abenduaren 31 arte emango da, seme-alabak hiru urte bete izan ezik. Horrelakoetan, laguntza egun hori arte emango da.


 Eskaeraren baldintzak eta epea


Laguntza ekonomikoa jaso ahal izateko, emakume onuradunek 2006ko urtean Nafarroan eduki beharko dute bizitokia eta helbide fiskala. Horretaz gain, beste hauek ere bete beharko dituzte: 2007. urtean 2006. urteari dagokion errenta aitorpena Foru Erkidegoan aurkeztea (errenta aitorpena nahita nahiez egin behar ez duten kasuetan, senitarteko guztien 2006. urteko errolda ziurtagiria eskatuko da); bere kargura hiru urtetik beherako seme-alabak dituela egiaztatzea, 2006. urtean jaio, adoptatu edo betirako hartu edo aurre adoptatu dituelako; 2006. urtean bere kontura edo besteren kontura lan egin duela egiaztatzea; Gizarte Segurantzan edo dagokion mutualitatean alta eman duela egiaztatzea eta 2006. urtean jardunaldi osoko bost jardunaldiekin bat egiten duen gutxieneko hileko aldi batez lan egin duela ziurtatzea ; eta aurretik aipatutako PFEZ indizearen familia unitateko zerga-oinarriaren mugak ez gainditzea.


Aurreko urtean laguntza eman zitzaien seme-alaba berberarengatik laguntza eskatzen duten emakumeek, bakarrik aurkeztu beharko dute 2007. urteko deialdiari dagokion eskaera-inprimakia. Bestalde, aurreko deialdian laguntza ukatu zitzaien eta bertan parte hartu ez zuten eta lehenengo aldiz eskatzen duten emakumeek eskaera aurkeztu beharko dute honako dokumentazioarekin batera: NAN edo eskatzailea eta ezkontidea edo bikotea identifikatzen duen zedularen fotokopia, familia liburuaren fotokopia, transferentziaren bidezko ordainketa eskaera, banku erakundeak behar bezala osatuta eta eskatzaileak sinatuta eta, banandu edo dibortziatu diren kasuetan, eskatzaileak laguntza eskatzeko aurkezten duen seme-alabaren zaintza eta babespea duela egiaztatzen duen epaiaren edo ebazpenaren kopia.


Eskaerak Nafarroako Gobernuaren Familiako Zuzendaritza Nagusira bidaliko dira eta Gizarte Ongizateko Nafarroako Erakundearen erregistroan edo Herri Administrazioetako Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkidegoari buruzko Legeak aipatutako edozein lekutan aurkeztuko dira. Deialdi hau NAO-n argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahal izango da apirilaren 30 arte, biak barne, nahiz eta oraindik errenta aitorpena ez egin.


Laguntza eskatzeko inprimakiak eta transferentzia bidezko ordainketaren eskaera Familiaren Zuzendaritza Nagusian, oinarrizko gizarte zerbitzuetan, Nafarroako Gobernuaren web orriaren bidez www.navarra.es (Familia. Familien laguntzak) edo 012-Infolocal telefonoan jasoko dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa