(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2006. urtean enplegu erregulazioaren espedienteek eragindako langileen kopurua %30,83 jaitsi da ostirala, 2007.eko otsailak 9

Laneko Zuzendari nagusiak nabarmendu du iaz, kontratu desegiteak eragindako langileen kopurua (479) 1987. urtetik izandako bigarren baxuena dela


Nafarroan ontzat emandako erregulazio espedienteek, iaz, 2.100 laguni eragin zioten, 2005. urtean baino %30,83 gutxiago eta 2004. urtean baino %64,87 gutxiago. Horrela adierazi zuten Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lana Departamentuko datu ofizialek. Lan Departamentuko Zuzendari Nagusiak, José Mari Roig, positiboki baloratu zituen adierazitako datuak eta aipatu zuen "2006. urtean aurreko urtetan baino jende gutxiago lanetik bidali dela". Esan dugun bezala, ez dago lan-krisirik Espainiako langabetuen kopuru baxuena duen erkidegoan, ezta orokortutako deslokalizazio-arazorik ere".


 Zuzendari Nagusiak aipatu du erregulazio espedienteak adierazle berri bat direla eta bertan islatzen dela "ez dagoela orokortutako arazorik Nafarroako industrian, eta bestalde, une hauetan, aipatutako sektorean, landuen kopurua inoiz baino altuagoa dela eta langabetuen mailak historiako baxuenak direla".


Departamentuaren estatistiken arabera, 2006. urtean, kontratuen desegiteak eragindako langileen kopurua (kontratuak behin betirako uztea) 479 lagun izan zen, Foru Erkidegoan, 1987. urtetik izandako bigarren zifrarik baxuena. Bakarrik 2002. urtean izandakoa hura baino hobea da (405 langile).


Lan Departamentuko Zuzendari Nagusiak esan du aurreko urteek Nafarroako Gobernuaren jarrera berresten dutela. "Zenbait enpresek, jakin batzuk, ixtea edo langile-kopuru murriztea planteatzen du. Horrelakoetan, oso kasu zehatzetan, langileei arazo larriak eragiten dizkiete, pertsona batentzat oso gogorra baita, bere lanpostua galduko duela jakitea. Horrelako egoeran, Nafarroako Gobernuak berrindustrializazioaren aldeko apustua egiten du eta enpresen jabeei etorkizunerako bermeak dituzten ekoizpen-jarduera berriak exijitzen dizkie".


Erregulazio espedienteak indarreko lan esparruko legeek aipatutako prozedura bat dira. Horiei esker, enpresaburuak ekoizpen-jarduerari eragiten dioten eta langileen kopurua aldatu dezaketen aldagai desberdinetara egokitu daitezke. Aldagai horiek ekonomia, teknika, antolaketa edo ekoizpen eremukoak izan daitezke.


Lan-erregulazioaren kontzeptuaren barruan bi espediente mota hartzen dira barne: kontratuak aldi baterako deuseztatzen dituztenak, eta ondorioz, ez da lanpostua behin betirako galtzen; eta lan-kontratuak behin betirako deuseztatzen dituztenak. Enpresaburuek espediente horiek agintaritza eskudunari aurkeztu behar dizkiote, eta Foru Erkidegoaren kasuan Nafarroako Gobernuaren Lan Zuzendaritza Nagusia da. 2006. urtean, lan-erregulazioko 60 espediente ontzat eman ziren, horietatik %72 (43 espediente) Nafarroako Gobernuan aurkeztu ziren, enpresa eta langileak aurretik akordio batera iritsi ondoren. – Ikusi erantsitako taula-


Horrela, 2006. urtean, Nafarroako Gobernuak kontratua desegiteko 37 espediente ontzat eman zuen, horietatik %65 (24 espediente) aurkeztu ziren enpresak eta langileak aurretik akordio batera iritsi ondoren. Desegite espediente horiek, iaz, 1.621 laguni eragin zioten. 2005. urteari dagokionez, jaitsi egin da eragindako langileen kopurua, %34,10 gutxiago, hain zuzen ere (2.460 lagun). 2004. urteari dagokionez, (5.217 langile) %68,92ko jaitsiera eman da.


 Kontratuak desegiteko espedienteei dagokienez, 2006. urtean 23 espediente aurkeztu ziren, horietatik %83 (19 espediente) aurkeztu ziren enpresak eta langileak aurretik akordio batera iritsi ondoren. Espediente horiek, iaz, 479 laguni eragin zioten, 2005. urtean baino %16,84 gutxiago (576 lagun) eta 2004. urtean baino %37,05 gutxiago (761 lagun).


Izan ere, iaz, Nafarroan, kontratu-desegite espedienteek eragindako 479 lagun horiek, Foru Erkidegoan 1987. urtetik izandako bigarren kopuru baxuena izan dira. Bakarrik 2002. urtean lortutakoa hura baino hobea izan zen (405 langile).


Lan erregulazioko bi espediente-mota bakoitza (aldi baterako deuseztatzea eta behin betirakoa) Lan agintaritzan aurkeztu daiteke, enpresa eta eragindako langileen ordezkariak aurretik akordio batera iritsi ondoren edo iritsi gabe. Bi alderdien artean aurretik akordio batera iristen denean, Lan agintaritzak ebazpena egingo du deuseztatzea edo eten egitea ontzat emanez, kasuan kasu, iruzurra, dolua, bortxa edo eskubide-nagusikeria egon den kasuetan izan ezik. Horrelakoetan, espedientea, salaketaren bidez, agintaritza Judizialera bidaliko da.


Aldi baterako erregulazio espediente bat ontzat ematen denean, garrantzitsua da baldintza guztiak betetzen direla egiaztatzea, izan ere, ontzat emateak enpresari ahalmena ematen dio, epe jakin batez eta langile kopuru jakin batekin, baina ia guztietan, modu mugatuan erabiltzen da eta ez dira ezarritako mugak betetzen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa