(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Polizia Foralak eta Iruñeko eta Noaineko udaltzaingoek hurrengo astean trafikoko kontrol bateratuak burutuko dituzte ostirala, 2007.eko otsailak 9

La Policía Foral y las policías municipales de Pamplona y Noáin han programado para la semana próxima (entre el lunes 12 y el viernes 16) una serie de controles preventivos conjuntos de tráfico que se van a realizar en vías de los términos municipales, cascos urbanos y carreteras anexas de influencia.


control de policía

Polizia forala eta udaltzaingoek kontrol bateratuak burutuko dituzte. ( irudia handitu )

Foru Poliziak eta Iruñeko eta Noaineko udaltzaingoek, hurrengo asterako (astelehena, hilak 12 eta ostirala, hilak 16, artean) trafikoko prebentziozko hainbat kontrol bateratu programatu dute. Horiek udal mugartetan, hiri-gunetan eta eragineko ondoko errepideetan egingo dira. Kontrol horiek Tuteran, Tafallan eta Lizarran egin berri direnen jarraipena dira. Bertan, udaltzaingoak Polizia Foralarekin elkarlanean aritu dira, trafikoarekin eta bide segurtasunarekin lotutako prebentzio lanen garapenean.


Kontrolak goizeko eta arratsaldeko txandetan egingo dira eta bi patruilekin programatuko dira, polizia bakoitzaren patruila bana. Helburua saihestea, detektatzea eta zigortzea da –hala dagokionean- bide segurtasunaren legeko alorrean eginiko arau-hausteak, batez ere, segurtasun uhala ez erabiltzeari eta haurren euste-sistemak ez erabiltzeari dagozkionak. Halaber, pneumatikoen eta argien egoera kontrolatzen jarraituko da, horiek berebiziko garrantzia baitute neguko egunetan eta eguraldi txarra egiten duen egunetan.

Era berean, gidariaren eta ibilgailuaren nahitaezko dokumentazioa, ohikoa denez, agenteen kontrolaren aztergai izango dira. Mota hauetako edozein dokumentu faltan izanez gero (gida-baimena, zirkulazio-baimena, nahitaezko asegurua eta IAT fitxa) edo behar bezala konpultsatutako fotokopiak eskura ez badira, ibilgailua kautelaz ibilgetu daiteke.

Gogoratu behar da segurtasun-uhalaren erabileraren kontrola Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) antolatutako kanpaina bati dagokiola eta hura ez erabiltzeak arau-hauste larria eragiten duela. Horren isuna 150 euro dira eta gida-baimenaren hiru puntu kentzen ditu.


Bestalde, aipatu behar da kontroleko aurreko kanpainetan lortutako emaitzen arabera, neurri hauek aplikatuz gero, jendea gehiago kontzientziatzen dela eta gidariek eta erabiltzaileek arauak gehiago betetzen dituztela. Hala ere, segurtasun-uhala ez erabiltzeak hiri-gunetan gehien egiten den arau-haustea izaten jarraitzen du, alegia: eginiko salaketen %90. Beste aldetik, gidariek gero eta gutxiago erabiltzen dute sakelako telefonoa gidatzen ari diren bitartean eta kaskoak eta haurren euste sistemak erabiltzeari buruzko araudia gehiago betetzen dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa