(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako Ondarearen Foru Legea berritzeko proiektua onetsi du

astelehena, 2007.eko otsailak 12

Arau berriak Ondarearen kudeaketa integratua aurreikusi, prozedurak modernizatu eta sozietate publikoen ondarea arautu egiten du


Nafarrroako Gobernuak Nafarroako Ondarearen Foru Lege proiektua onetsi du gaurko bnilkuran eta Parlamentura igorriko du bertan eztabaidatua eta, egoki bada, onetsia izan dadin. Foru lege honek araubide juridikoa arautuko du Nafarroako sektore publikoaren ondasun eta eskubideetarako. Ondasun eta eskubide hauek euskarri dira zerbitzu publikoak eskaintzeko eta Foru Erkidegoak aitortuak dituen eskumenak erabiltzeko. Aldarrikatutakoan, Gobernuak gaur onetsi araudiak ordezkatu eginen du oraingo Ondarearen Foru Legea, 1985eko irailetik indarrean dagoena.


Oraingo araudia indarrean egondako bi hamarkada hauetan hainbat aldaketa gertatu dira ondarearen egituran nahiz haren kudeaketan.Besteak beste, Foruen Hobeagotzeak Nafarroari aitortutako eskumenak eskuratzeak Foru Erkidegoaren baliabide materialen gorakada nabarmena ekarri izandi. Halaber, aipatu aldi horretan, sektoreko aldaketak izandu dira araudien, kudeaketa administratiboen prozedurak modernizatzen dituztenak eta titulartasun publikoko ondasun eta eskubideen araubidea ukitzen dutenak.


Zentzu horretan, Gobernuak gaur onetsi duen Foru Lege proiektuak baditu ondoko helburu hauek:


-ondare publikoaren arloko zuzenbide administratibo orokorra ondare publikoen kudeaketa integraturako sistema bilakatzea, orain arteko aministrazio sistemen zatiketa gaindituz.


-ondare-kudeaketa modernizatzea, prozeduren malgutasun eta sinplifikazioaren bidez, kudeaketa teknika berriak eta kontratu modalitate berriak erabiliz eta baliabide publikoen erabilera razionalizatuz.


-administrazio publiko desberdinen arteko harremanak errazteko neurriak ezartzea, haien artean ondasun publikoen transmisioa erraztuz lokalen beharrak konpontzeko merkatu pribatura jo gabe.


-enpresa izaerako ondare publikoa arautzea. Ondare hau erakunde publiko enpresarialek eta sozietate publikoek ostazen dute, eta beraiek definitzen dira Foru Administraziaren titulartasun zuzena eta esklusiboa edukitzeagatik eta beren helburua interes publikokoa delako.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa