(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Campoy kontseilariak ingelesa ikasteko aurtengo programak aurkeztu ditu

asteartea, 2007.eko otsailak 13

Hezkuntza kontseilariak, Luis Campoy Zueco, goiz honetan aurkeztu ditu Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak aurtengo ikasturtean ingelesa ikasteko prestatu dituen programak.



Programa desberdinek 2.300 plaza eskaini dituzte Nafarroan, Espainiako gainontzeko lekuetan eta atzerrian, Lehen Hezkuntzako 3. mailaren eta Batxilergoaren 1 eta 2. mailen bitarteko ikasleei zuzenduta. Aurtengo nobedadea "Gazte buruzagitza" izeneko programan datza (Young leadership). Programa hori Kanadako Pearson College eskolan eskainiko da eta aurten maila nazionalean jarriko da abian.


Nafarroako ikasleei bai atzerrian eta bai Nafarroan eta bai beste autonomia erkidegotan ingelesa ikasteko eskainitako ikastaroak, honako hauek dira:


Atzerriko ikastaroak


Hezkuntza Departamentuak guztira 134 plaza eskaini ditu ingelesa atzerrian ikasteko programetarako. Honela banatzen dira:




Familientzako programak, bi xedetan, 1.200 eurotan izango dira. Hezkuntza Departamentuak, bere aldetik 1.400 euro emango ditu ikasle bakoitzeko.




Ikastaroak hiru aste iraungo ditu (uztailaren 16tik abuztuaren 26ra) eta 3.150 eurotan izango da ikasle bakoitzeko. Hezkuntza Departamentuak hortik zati bat finantzatuko du, programa adjudikatu zaion enpresak beste bat, eta bestea, ikasle bakoitzaren familiak.




Alde batetik, 25 plaza eskaini dira Kanadan bi hilabete ikasten emateko (irailaren 1etik azaroaren 1era). Horretarako familiek gehienez 1.500 euro ordaindu beharko dituzte, eta hortik, Hezkuntza Departamentuak enpresa adjudikaziodunari 2.800 euro ordainduko dizkio ikasle bakoitzeko, eta bestalde, 5 plaza eskaini dira 5 hilabete AEBn ikasten emateko (abuztuaren 10etik abenduaren 23ra). Ikastaro horretarako, familiek 3.000 euro ordaindu beharko dituzte, eta hortik, Hezkuntza Departamentuak enpresa adjudikaziodunari 3.000 euro ordainduko dizkio ikasle bakoitzeko.


Hizkuntzan murgiltzeko ikastaroak Nafarroan


Era berean, Hezkuntza Departamentuak 2.063 plaza eskainiko ditu hizkuntzan murgiltzeko, Nafarroako leku desberdinetan. Baita beste 100 gehiago ere, autonomia erkidego desberdinetako ikastaroetarako.










Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa