(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Sanz Presidenteak Tafallako Enplegu Agentzia berria inauguratu du, 46.700 laguni zerbitzua eskaintzeko

asteartea, 2007.eko otsailak 13

Guztira 426.179 euro kostatu da eta Nafarroako Enplegu Zerbitzua Modernizatzeko Planaren barruan gauzatu da.


El Presidente Sanz, junto a representantes de la Administración, empresarios y sindicatos, en la nueva Agencia de Empleo de Tafalla.

Sanz presidentea, Administrazioko eta sindikatuetako ordezkariekin eta enpresaburuekin, Tafallako Enplegu Bulego berrian. ( irudia handitu )


Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, eguerdi honetan Tafallako Enplegu Agentzia berria inauguratzeko ekitaldian parte hartu du. Agentzia berri hori Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren barnean dago eta Padre Calatayud kaleko 19. zenbakian kokatzen da. Presidentearekin batera, honako hauek ere joan dira aipatutako ekitaldira: Tafallako Alkatesa, María Teresa Mañú Echaide; Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel; Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zuzendari-gerentea, Susana Labiano; eta Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko (NEK) eta UGT eta LK sindikatuen ordezkariak.


Tafallako Agentzia berri hau eraikitzeko 426.179 euro inbertitu dira eta Nafarroako Enplegu Zerbitzua (NEZ) Modernizatzeko Planaren barruan egin da. Horren helburua hiritarrei zerbitzu orokorra eskaintzea da, langileen bizitza profesional eta aktibo guztian zehar erabili ahal izateko eta kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko.


Tafallako Enplegu Agentzia berrian bederatzi langile arituko dira (sei NEZ-koak eta hiru EIN-ekoak) eta lan bila dauden guztiei hainbat zerbitzu eskainiko die, besteak beste: informazio zerbitzuak, lanbide-klasifikazioa, lan-orientazioa, curriculum-kontsulta eta prestakuntza. Horretaz gain, enpresei ere zerbitzuak eskainiko dizkie, lan-eskaintzei, izangaien aurre-hautaketari, hautaketa-laguntzari eta kontratu-jakinarazpenei buruz.


Enplegu Agentziak honako udaletako 46.700 lagun baino gehiago artatuko ditu: Artaxon, Barasoain, Beire, Berbintzana, Caparroso, Zarrakaztelu, Eslaba, Faltzes, Funes, Garinoain, Larraga, Leotz, Lerga, Marcilla, Melida, Mendigorria, Miranda-Arga, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Olite, Oloritz, Orisoain, Peralta, Pitillas, Puiu, San Martín de Unx, Santacara, Tafalla, Uxue eta Untzue.



Aipatu behar da iazko 2006. urtean, Tafallako enplegu-bulegoak 1.042 lanpostu eta 15.600 kontratu baino gehiago eskaini zituela. Tafallako Enplegu Agentzia berriaren zuzendaria Ana Apaolaza Sáenz de Viteri da.


Miguel Sanz Presidenteak aipatu du "Gobernuaren ustez, lana Erkidegoaren ekonomiaren hazkuntza sustatzen duen bektore bat dela; baina batez ere, pertsonen garapenerako eta etorkizunerako eta gizarte-txertatzerako funtsezko elementua dela". Izan ere, Nafarroako Enplegu Zerbitzua Modernizatzeko Plana Nafarroako III. Enplegu Planean aurreikusitako jarduera bat da. Azken plan hori egun indarrean dago, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioarekin eta Langileen Batasun Orokorra eta Langileen Batzorde sindikatuekin sinatu ondoren.


Horri dagokionez, Modernizazio Planak enplegu-gestioa prozesu integraltzat jo du, lan egiteko adina duten eta lan egin nahi duten guztien premietara egokitutako kalitatezko enplegu bat lortzeko. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kudeaketa integral honetan burututako lanak hainbat fase inplikatzen du, besteak beste: lanbide-sailkapena, orientazioa, prestakuntza eta bitartekaritza. Horiek guztiak lan-txertatzearekin amaitzen dira. Armendariz kontseilariak azpimarratu du pertsonen eta lan-merkatuaren arteko bitartekaritza lan hau honako irizpideen arabera burutzen dela: aukera-berdintasuna, diskriminaziorik ez, esker ona, eraginkortasuna eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzea.


Hain zuzen ere, Sanz Presidenteak esan du "zuzkidura berri honek Nafarroako Gobernuak enpleguaren alde eta zehazki Tafallaren alde hartutako konpromisoa islatzen duela". Aldi berean, gogoratu du iaz "Tafallan eta Erdialdean, langabezia %10,4 jaitsi zela eta Tafallako industriaren langabeziak %27ko jaitsiera izan zuela, Erkidego guztian izandako zifrarik hoberena".

Dokumentazioa:
Informazio guztia

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa