(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ebroko Autobiako Castejon-Tutera zatiaren lanak adjudikatu dira 18,5 milioi eurotan

asteartea, 2007.eko otsailak 13

Herri Lanak, Garraioak eta Komunikazioetako Departamentuak Construcciones Mariezcurrena SL enpresari adjudikatu dizkio Ebroko Autobiari dagokion Tuterako Saihesbidearen Hasiera eta Castejon arteko zatia eraikitzeko lanak. Aipatutako adjudikazioa 18.501.239,55 eurotan izan da, hau da, %16,92 gutxiago, enkante-prezioari dagokionez.


Herri Lanak, Garraioak eta Komunikazioetako Departamentuko kontseilari Álvaro Miranda Simavilla-k gaur proiektua eta lanen egutegia aurkeztu ditu Tuterako Udalean. Lan horiek hurrengo astetan hasiko dira 2008. urteko lehenengo hiruhilabetera arte.


Adjudikatutako zatia Ebroko Autobiaren lehenengoa da (N-232 errepideko zabaltzea, Nafarroa parean). 7,1 km luzera duela, AP-15 eta N-232 errepideen arteko lotura, Castejon parean, eta 2. zatiaren konexio artean igarotzen da, Tuterako Saihesbideari dagokionez. Azken hura zerbitzuan dago 2005. urtetik.


Zatiaren lehenengo erdia diseinatzeko egungo errepidea eskuineko aldetik zabaldu da. Bigarren zatia, Tuterako Saihesbidearekin konektatzen duen zatia izan ezik, egungo zatitik urruntzen da etorkizuneko Nafarroako Kanalaren pasabidea gainditzeko.


Autobiak 7 metro bana dituzten bi galtzada izango ditu, 2,50 metroko kanpo bazterbideekin, metro bateko behe bazterbideekin eta metro bateko bermekin. Erdibitzaileak 5 metro zabalera ditu. Bi lotura egin dira, horietako bat Montes de Cierzo industrialdean, eta bestea, La Serna azpi-estazio ondoan. Biek behe pasabideak dituzte.


Horretaz gain, beste bi behe-azpiegiturek Nafarroako Kanalarekin bat egingo dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa