(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Sanz Presidenteak Tafallako Poliziaren komisariako instalazioak bisitatu ditu

asteartea, 2007.eko otsailak 13

Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak, Javier Caballero Martínez, eta Barne Departamentuko Zuzendari Nagusiak, Juan Ramón Rábade Iráizoz, goiz honetan Tafallako Polizia Foralaren komisaria berria bisitatu dute. Horietaz gain, Poliza Foralaren Burua, Alfonso Díaz Fernández, eta komisariaren eragin-eremuan kokatutako 34 udaletxetako toki agintariak ere ekitaldira joan dira.


imagen de la visita

Sanz presidentea eta Caballero kontseilaria Tafallako polizia-etxe berriko instalazioetara egindako bisitan. ( irudia handitu )


Komisariaren instalazioak jendearentzat zabaldu ziren abendu erdialdean, nahiz eta Tafallako zaindariaren jaietan ere zerbitzua eskaini (abuztuaren 14 eta 22 bitartean) eta data horretatik behin betirako ireki arte, mugape honi dagozkion zerbitzuak Iruñeko Komisaria Nagusitik eskaini dira.


Honako udal mugarteak izango dira aipatutako komisariaren eragin-eremua: Artaxoa, Azagra, Barasoain, Beire, Berbintzana, Caparroso, Zarrakaztelu, Eslaba, Faltzes, Funes, Galipentzu, Garinoain, Larraga, Leotz, Lerga, Marcilla, Melida, Mendigorria, Milagro, Miranda-Arga, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Olite, Oloritz, Orisoain, Peralta, Pitillas, Puiu, San Adrián, San Martín de Unx, Santacara, Tafalla, Uxue eta Untzue. Guztira, udalerri horiek guztiek 60.000 biztanle dituzte, 1.632 kilometro karratuko eremu batean.


Aipatu behar Azagra, Caparroso, Faltzes, Funes, Marcilla, Milagro, Murillo el Cuende eta Peralta udal mugarteak lehen Tuterako mugapean zeudela, eta oraingo honetan, Tafallako eragin-eremura pasako direla. Era berean, Zarrakazteluko udal mugartea, lehen Zangozako Komisariakoa baldin bazen ere, oraingo honetan, Tafallako Komisariara pasako da.


Aipatutako komisarian 24 agentek egingo dute lan eta epaitegien eraikinean kokatutako da (Severino Fernández kalea, 52). Bi solairu izango ditu: behe solairuan honako hauek aurkituko dira: kontrol bulegoa, itxaron gela, hiritarrarenganako arreta bulegoa, armazaina, komunak, Komisariako inspektore-orde burua, polizia judizialeko bulegoa, bilera aretoa eta artxiboa. Sotoan beste kontrol-bulego bat, ziegak, atxilotuak ezagutzeko eta izendatzeko gela, aldagelak eta komunak izango dira.


imagen de la visita

Sanz presidentea eta Caballero kontseilaria Tafallako mugapeko polizia-agintariekin eta tokiko agintariekin. ( irudia handitu )


Komisariak eskainitako zerbitzuak



Komisariaren agintari buruak, inspektore-orde bat eta sarjentu bat, duela hilabete batzuk, buru-belarri ari dira lanean udalen, udaltzaingoen eta gainerako gizarte erakundeen bidez interes polizialeko informazioa biltzeko. Horrela, Polizia Foralak burutzen duen lana zonaldean sortzen diren premietara egokitu nahi da.


Hauek dira, nagusiki, komisaria honek eskaintzen dituen zerbitzuak:


-Hiritarrenganako arreta, horien denuntziak, salaketak, kexak eta iradokizunak jasotzeko zerbitzuaren bidez.


-Horiek ikertzea bai Tafallako langileen bidez edo bai Iruñeko komisaria nagusiko talde espezializatuen bidez (polizia judiziala, ingurumena, joko eta ikuskizun departamentua).


-Trafikoarekin eta bide-segurtasunarekin lotutako gaien kontrola eta ikuskapena, bai prebentzio-arloan eta bai, hala dagokionean, zehapen-arloan.


-Herrietan motoz eta oinez patruilatzea, hiritarrarengana gerturatzeko eta horrek eskatutako edozein premia biltzeko.


-Toki erakundeei eta ikastetxeei laguntzea, eskatzen dutenean eta hiritarren segurtasunari dagozkion arrazoiengatik, batez ere, droga-trafikoari eta adin txikikoak inplikatzen dituzten beste gaiei dagokienez.


-Toki poliziekin eta udaltzainekin eta Guardia Zibilarekin koordinatzea.



2006. urtean burututako jarduerak


Iaztik, Polizia Foralak polizia- eta laguntza-izaerako hainbat zerbitzu eskaini du Tafallako mugapean, besteak beste, istripuetan lagundu, salaketak jaso edo prebentzio-patruilatzeak.


Horrela, 2006. urtean 325 ibilgailu kontrolatu eta 440 lagun identifikatu ziren egoera desberdinetan, batez ere, Hiritarren Segurtasunari buruzko Legea hausteari zegozkion kasuetan. Halaber, gaurko eguna arte, bederatzi lagun atxilotu dira delitu desberdinengatik eta guztira 103 administrazio-salaketa jarri dira (58 trafiko arau-hausteengatik eta 45 hiritarren segurtasunarengatik).


Bestalde, Hiritarrenganako Arreta Bulegoak hiritarrek aurkeztutako 39 salaketa penal eta bost administrazio-salaketa jaso ditu, (batez ere, jarduera zartatsu eta gogaikarriengatik). Era berean, guztira entregatu dira Polizia Foralek patruilek jaso dituen galdutako 16 objektu.


Baina, agian, datu garrantzitsuena Merindadea osatzen duten herrietan hiritarrei eskainitako prebentzio- eta laguntza-patruilatzeari dagokio: 420 zerbitzu ikastetxetan, 323 zerbitzu kirol-zentroetan, 311 osasun-etxeetan eta 229 gestio udaletan. Horietaz gain, hiritarren segurtasuneko 1400 patruilatze egin dira eta, trafikoari dagokionez, aipatu behar da 30 istriputan izapideak burutu eta errepidean 150 laguntza eskaini zaizkiela behar zuten gidariei edo ibilgailuei.














Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa