(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Autonomien ordezkariak Iruñean bildu dira dokumentu bat adosteko Ingurumeneko ministroen Europako Batzorde aurrean asteazkena, 2007.eko otsailak 14

Klima aldaketa, ibilgailuetako eta hegazkinetako CO² isurpenak murrizteko estrategia, pestizidak eta lurzoruaren babesa Espainiako txostenaren gaiak dira


Bileraren irudia.

Bileraren irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Ingurumen, Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza Departamentuko kontseilariak, José Andrés Burguete Torres, otsailaren 20an, Ingurumeneko Europako Ministroen Batzordearen aurrean, defendatuko du gainontzeko autonomia erkidegoekin adostutako ondorioen dokumentua. Bertan, ingurumen arloko gai nagusiei buruzko ekarpenak biltzen dira, Europako Batasunaren egungo Alemaniako lehendakaritzak zehaztuta.


Ondorioen dokumentua Iruñean biribildu da behin betirako, Ingurumeneko Europako Ministroen Batzorderako prestaketa-bileraren barruan. Bertan, Burguete kontseilariak autonomia erkidegoetako Ingurumeneko gainontzeko ordezkariekin batera parte hartu du. Burgete kontseilariak Narbona ministroari entregatuko dio behin betirako dokumentua Batzordearen bilera egin aurretik.


Gogoan dugun bezala, Nafarroak, abenduan, bere gain hartu zuen ingurumen-arloko autonomia erkidegoetako Europako Gaietarako Batzordearen lehendakaritza. Hau lehenengo aldia izan da Espainia EB-ean 1986. urtean sartu zenetik. Bi hilabete horietan, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak gaitutako lan-unitateak, Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritzan, idatzi ditu Alemaniako presidenteak zehaztutako EB-ren ingurumen-arloko lehentasunei buruzko txostenak.


Txosten horiek autonomia erkidegoetara eta gai bakoitzaren barne aditu banari aurretik banatu zaizkie, adostutako dokumentua gauzatu ahal izateko. Hura bileran ontzat eman da aipatutako gaiei buruzko eztabaida baten ondoren.


Klimaren aldaketa dela eta kezkatuta


Dokumentuak batez ere, azpimarratzen du Nafarroako eta gainontzeko autonomia erkidegoen kezka, klimaren aldaketa dela eta. Burguete kontseilariak esandakoaren arabera, Foru Erkidegoak arazoari aurre egin behar dio "kultura energetiko berri" baten bidez eta, batez ere, hainbat helburu zehazteko eskatu da, besteak beste: atmosferan egindako CO² isurpenak gutxienez %20a jaistea eta kontsumo energetikoaren %13a jaistea, 2012. urterako.


Halaber, aitortu da eko-berrikuntza, eraginkortasun energetikoa edo energia berriztagarriak bezalako neurriak hartzeak eta merkatu energetikoaren barne sartzeak ondorio positiboa sortzen duela EB-ko Lisboako Estrategian ezarritako hazkuntza- eta erabilera-xedeetan. "Baina, era berean, gizakien ongizatea eta segurtasuna arriskuan jartzen duen ingurumen-arloko lehen mailako arazoak konpontzeak ere lehentasuna dauka". Halaber, aitortu da bio-erregaien garrantzia, garraioko sektorearen isurpenak murrizteko.


CO² isurpenak murrizteari dagokion beste gai bat (ondorioen txostenean aipatu da) ibilgailuei erreferentzia egiten diena da. Adostutako eta kontseilariari erakutsitako dokumentuaren arabera, ibilgailuen CO² isurpenak murrizteko egungo estrategia automobilgintzako industriaren konpromiso boluntarioetan, etiketatuaren araudian oinarritutako kontsumitzailearen informazioan eta erregaia modu eraginkorrean erabiltzen duten ibilgailuak erostearen alde egiten duten neurri fiskaletan oinarritzen da, erregaiaren kalitatezko Araudiari dagokionez.


Hala ere, aipatu da estrategia honek "oso aurrera pausu mugatuak eman dituela, eta aldatu behar dela, Europako Batasunaren eta ibilgailuak fabrikatzen dituzten herrialde guztien artean konpromiso lotesleak ezartzeko".


Egoera hau ekiditeko "Europan saltzen diren ibilgailu guztiei eragiten dieten lege berriak proposatu dira, inportazioa eta aipatutako neurriak betetzen ez dituzten ibilgailuen salmenta ez onartzeko". Horretaz gain, testuak dio hura betetzen ez bada "lehiakortasuneko arazo larriak sor daitezkeela automobilgintzako industrian, deslokalizazio arazoak sortaraziz".


Era berean, CO² isurpenak murrizteko beste jarduera bat aipatu da, hau da: hegazkintzako jarduerak negutegi efektuko gasen isurpenen eskubideetako merkatuan sartzea. Hura Europako Batzordeak abenduan argitaratutako araudi-proposamen bat aipatu zen. Horrela, azpimarratu da autonomia erkidegoek "positiboki" hartu dutela proposamen hau, nahiz eta "Espainian garrantzi berezia eduki, bere lurralde-egitura eta sozio-ekonomia kontuan hartuta, eta funtsezko sektore ekonomikoek aire-konexioekiko duten mendekotasuna aintzat hartuta, batez ere, bi uhartediekin. Horregatik, lurralde hauetan eragindako efektu errealen ebaluaketan sakontzea" adostu da.


Ondorioen dokumentuak plagiziden erabilera iraunkorraren Estrategia Tematikoari eta Araudiari buruzko balorazio bat ere hartzen du barne. Ebaluazio horren bidez, plagiziden erabilera iraunkorraren alde egin da. Hala ere, adierazi da, Europako egungo araudiak ez duela izurriteen kontrol eta kudeaketa integratua bezalako gairik aipatzen, eta "nekazaritzako sektoreak erreferentzia hori eskatzen duela, Neurriak erantzunik eskaini gabe". Horretaz gain, aipatutako araudiak ez du aipatzen plagizidek ingurumenean eragiten duten kalteak edo gizakiak edateko uretan ematen den degradazio biologikoa edo kutsadura. Batez ere, azpimarratu da ur inguruaren garrantzia, plagizidekiko oso sentikorra delako, "beraz, beharrezko neurriak hartu beharko dira", eta substantzia hauek, hondakin gisa, kudeatzeko eta manipulatzeko prozesuak hobetu beharko dira.


Dokumentuan aipatutako azken gaia lurraren babesa da. Horri dagokionez, Nafarroak dokumentuan aipatuko du autonomia erkidegoek interes handiko gaitzat jo dutela, izan ere, bere ezaugarriak direla eta, "gizonak bertan egiten duen hamaika jarduerekiko baliabide sentikorra da". Horregatik, eta gizakiak lurrean eragiten duen basamortutzea edo degradazioa kontuan hartuta, xehekatutako kartografia bat egin da, lurraren benetako diagnostiko bat egiteko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa