(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Iruñeko Udalari 4,5 milioi eurotako diru-laguntza ematea ontzat eman da Monjardin eta Eguesibar kaleak luzatzeko lanetarako

astelehena, 2007.eko otsailak 19

Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiaren bidez, Toki Administrazioko kontseilariari baimena eman zaio Iruñeko Udalari 4,5 milioi euroko diru-laguntza emateko Monjardin eta Eguesibar kaleak luzatzeko lanak egiteko. Aipatutako diru-laguntzetik, %80 2007ko aurrekontuen pentzura izango da, eta gainontzeko %20 berriz, 2008. urtekoaren pentzura.



Dakigun bezala, 1998ko apirilaren 1ean, hitzarmen bat sinatu zen Nafarroako Gobernuaren eta Udalaren artean, Mendillorri udal mugartean barne sartzeko. Aipatutako agiriaren arabera, Nafarroako Gobernuak bereizitako Mendillorri hiri guneari hainbat zuzkidura eta azpiegitura emateko konpromisoa hartu zuen, dagozkion inbertsioekin. Horien artean, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Tejeria-Mendillorriko glorietaren artean bide bat eraikitzea aurkitzen da, Eskualdeko Hirigintza Arauekin bat etorrita, Iruñeko Udal Planarekin lankidetzan.


Hain zuzen ere, bide hori exekutatzea eta Behe Nafarroako etorbidearekin Eguesibar kalearen bidez lotzea Nafarroako Gobernuak ontzat emandako diru-laguntzaren aztergaia da. Bide-trazadura hori, egun, Sistema Orokortzat jotzen da Iruñeko Udal Planaren barruan. Iruñeko Udalak, lurraldeak lortzea aurreikusi du, dagokion Plan Partzialaren garapenarekin (hura 2006kko urtarrilaren 19ko Udalbatzaren osoko bilkuran onetsi zen).


Aipatutako bide-multzoa eraikitzea oso garrantzitsua denez, Iruñeko Udalak apirilaren 4an, behin-behinerako onetsi zuen Monjardin eta Eguesibar kaleak luzatzeko lanak urbanizatzeko proiektua. Aipatutako proiektuak adierazitako bideak eta horien ondoko lanak hartzen ditu barne, egungo bide-sistemarekin konektatzeko beharrezkoak baitira.


Aipatutako bi bide horien proiektua batera egin da, izan ere, bakoitza bere alde exekutatu izan balitz, zailtasun tekniko handia sortuko litzateke, biak, glorieta berberean, maila desberdinean elkartzen direlako. Halaber, Mendebalde-Hegoaldeko konexioa Behe Nafarroako etorbideraino, eta Iruñetik Mendillorriraino doan Mendebalde-Ekialdeko konexio nagusiak nahita nahiez bermatu behar dira.


Hori guztia dela eta, Nafarroako Gobernuak, 2006ko maiatzean, helburuen protokolo bat onetsi zuen Iruñeko Udalarekin. Horren arabera, lanak eragindako bere jabetzako lurralde guztiak aipatutako udalaren esku eta orain onetsitako diru-sarrera Nafarroako Gobernuaren Aurrekontuetan barne sartzeko beharrezko izapide guztiak egiteko konpromisoa hartu zuen.


Nafarroako Gobernuaren ustez, Monjardin eta Eguesibar kaleetako luzapena funtsezko azpiegitura bilakatuko dira, izan ere, finkatutako hiriaren zonalde desberdinak gehiago arintzeaz gain, Iruña eta, dagoeneko, aurreikusi diren gertuko hirigintza garapenak lotzen lagunduko du. Horrela, hiriaren jarduera bera, orokorrean, eta inguruko jarduera hobetu nahi dira, orain konektatu gabe dauden sei auzo elkarrekin lotuz.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa