(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Sanz Presidenteak Buñueleko Saihesbidea inauguratu du, 888.923 euroko inbertsioarekin

astelehena, 2007.eko otsailak 19

Nafarroako Gobernuaren Presidenteak, Miguel Sanz Sesma, eguerdi honetan Buñueleko Saihesbidea inauguratu du, 888.923,25 euroko inbertsioarekin.



Ekitaldian, Herri Lanak, Garraioak eta Komunikazioen Departamentuko Álvaro Miranda Simavilla kontseilaria ere bildu da.


Saihesbide berria nekazaritza-ibilgailuak inguratzeko bide batean hasten da. Buñueleko Udalak aipatutako bidea sustatu zuen 2002. urtean, herriko zeharbideko trafikoa arintzeko helburuarekin. Ondoren, Udalak eta Herri Lanen Departamentuak bidea saihesbide bat bilakatzea erabaki zuten.


Bi erakundeek bere garaian sinatutako hitzarmenaren arabera, Udalak bidearen proiektua eta lanen kontratazioaren erantzukizuna bere gain hartu du, baita horretarako lurrak erostea ere. Departamentua, berriz, saihesbidearen konbertsioari buruzko proiektuaz eta lan horiek kontratatzeaz arduratu da.


Saihesbidearen xehetasuna


Buñueleko saihesbideak 1,5 metro luzera du eta herriko hegoaldetik igarotzen da. Bidea NA-5200 errepidean hasi eta bukatzen da (Ribaforada-Buñuel-Cortes), eta bertara ateratzen da glorieta banaren bidez. Horiek, trafikoko mugimenduak bideratzeaz gain, Buñueleko hiri zonaldea mugatzen dute, inguruetan abiadura murritzaraziz, gidarien eta oinezkoen bide segurtasunaren mesederako.


Saihesbideak 9 metroko galtzada bat du 3,50 metro bana eta metro bateko bazterbideak dituzten bi bidetan banatuta. Bere ezaugarriak 80km orduko abiadura espezifikoa hartzeko diseinatu dira.


Bestalde, glorietek 32 metroko barne diametroa eta 48 metroko kanpo diametroa dute, 8 metroko zirkulazio bide batekin marra zurien artean. Argiak, ureztatze-ura eta lorategiak dituzte. Horietaz gain, dagokion urbanizazioa, zintarria, espaloiak, seinaleak eta balizajea dute. Horiek eraikitzeko eragindako zerbitzuak ordezkatu (ureztatzea, elektrizitatea, saneamendua, etab.) eta bideen eta finken bide berriak eraiki behar izan dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa