(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1.559 lagunek "Gerturatu zaitez IKT-ra" programaren 148 ikastaroetan parte hartu zuten 2006. urtean asteazkena, 2007.eko otsailak 21

Iribarren presidenteordea eta García Malo kontseilaria izan dira ikasleen artean zozketatutako zazpi ordenagailu eramangarriak entregatzeko ekitaldiaren buru


Iribarren Presidenteordea eta García Malo kontseilaria, saritutakoekin batera. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilari Francisco Iribarren Fentanes eta Gizarte Ongizatea, Kirola eta Gazteria Departamentuko kontseilari María Isabel García Malo, eguerdi honetan, ekitaldiaren buru izan dira. Bertan, 2006. urteko balantzea aurkezteaz eta aurtengorako ildo nagusiak aurreratzeaz gain, entregatu dira "Gerturatu zaitez IKT-ra" programaren barruan antolatutako 148 ikastaroetan parte hartu duten 1.559 ikasleen artean Nafarroako zonalde desberdinetan zozketatutako zazpi ordenagailu eramangarriak. Hauek izan dira irabazleak: Erkuden Gabari Satrustegi, Asunción Amóstegui Itoiz, Begoña García Cruells, María Victoria Morrás San Martín, Alicia Vicente Serrano, Miguel Navarro Esfuerzo eta Felicia Pascal Alemán.


"Gerturatu zaitez IKT-ra" programa hirugarren adinakoentzat eta emakumeentzat antolatu zen, baztertze digitaleko egoerak prebenitzeko helburuarekin eta abian jarri zen Nafarroako Gobernuak Lankidetzako Hitzarmen Informazio Gizarterako Zuzendaritza Nagusiaren, Gizarte Ongizateko Zuzendaritza Nagusiaren eta Berdintasunaren aldeko Nafarroako Erakundearen bidez, toki garapeneko hainbat agenterekin eta gobernuz kanpoko erakunderekin sinatu ondoren, hain zuzen ere, Cederna-Garalur, Gurutze Gorria, Gaztelan Fundazioa, Erdi Zonaldeko Garapenaren Partzuergoa, Teder Elkartea, Erriberako Garapenerako Eder Partzuergoa eta Dédalo Fundazioa.


Programa abian jartzearekin batera, aztergai dituen kolektiboek (hirugarren adina eta baztertzen digitaleko egoeran dauden emakumeak) informazio eta komunikazioetarako teknologiei beldurrik ez izatea lortu nahi da. Programaren helburua gizartean barneratzea eta txertatzea da.


Programaren helburuak lortzeko, oinarrizko informatika, Internet eta posta elektronikoa ikasteko hogei orduko ikastaro bat diseinatu zen, aldagai eta esku-liburu desberdinekin, aztergai zen kolektiboaren arabera. Ikastaro bakoitza bi astetan garatzen da, egunean bi ordu eta erdiko eskolarekin. Bertan zortzi eta hamabost ikasle bitartean biltzen dira. Era berean, esperientzia pilotu gisa, IKT alorreko sentsibilizazio tailer batzuk diseinatu ziren gela mugikor batean eskolak emateko, sei herri txikietan. Eskola bakoitza bost ordukoa zen.


Nafarroako Gobernua prestakuntza-jardueretan erabilitako materialak diseinatzeaz eta egiteaz arduratu da, Hitzarmena sinatu duten tokiko garapeneko agenteak eta gobernuz kanpoko erakundeak, berriz, eskolak emateaz arduratu dira, garatutako edukiekin bat etorrita. Horretaz gain, publizitate lanez, ikasleak bereganatzeaz eta izena emateaz, lokal erabilgarriak kudeatzeaz, edo beharrezko azpiegitura bermatzeaz ere arduratu dira.


Lehenengo ikastaroak abuztuaren 17an hasi ziren ematen. Aurretik, irakasleei zuzenduriko genero eta aukera-berdintasunei buruzko prestakuntza-saio batzuk eskaini ziren. 2006. urtean programak iraun dituen lau hilabete eta erdian, 148 ikastaro garatu dira (hirugarren adineko 51, emakumeen 69, gela mugikorreko 6 eta INAM tailerreko 22). Horietatik, 19 ekialdeko erdi zonaldean garatu dira, 20 ipar-mendebaldean, 25 Iruñean eta Eskualdean, 10 Pirinioetan, 18 Lizarran eta 56 Erriberan. Horietara, 1.559 lagun joan dira; horietatik 229 hirugarren adineko gizonekoak ziren, 356 hirugarren adineko emakume eta 974, berriz, emakumeei bakarrik zuzenduriko ikastaroetan aritu dira. Ikasleen %65ak 60 urte baino gutxiago zuen eta %35a adin hortik gorakoa zen. Ikasketa-mailari dagokionez, %43,10ak eskola-graduatua zuen, eta %35,10ak, berriz, eskola-ziurtagiria. Ikastaroak amaitu ondoren, egindako inkestetan adierazitako asebetetze maila oso altua izan da, batezbesteko 4,10 punturekin 5eko maila batean.


2007. urtean, prestakuntza-jardueren kopurua igoko da eta urte guztian zehar eskainiko dira. Oinarrizko 175 prestakuntza-jarduera aurreikusi dira, alegia, 2006.urtean baino %45 gehiago. Era berean, prestakuntza-eskaintza zabalduko da, beraz, guztira 150 tailer eskainiko dira. Horietan, eguneroko bizitzan erabili daitezkeen IKT-rekin lotutako gaiak aztertuko dira, besteak beste: Administrazioa, argazkigintza, Internet bidezko erosketak, edo hirugarren adinari edo emakumeari buruzko gai zehatzak. Halaber, ikastaro piloturen bat egin nahi da kolektibo berriekin, etorkinena, esaterako, eta gela mugikorrarekin lan egiten jarraituko da.


2006. urteko programaren aurrekontua 201.922,58 eurokoa izan da, Berdintasunaren aldeko Nafarroako Erakundearen tailerrak barne. Nafarroako Gobernuak programaren %60 finantzatu du, eta gainontzeko %40, berriz, Industria, Turismo eta Merkataritza Departamentuari dagokio, Aurrera Planaren bidez.

Dokumentazioa:
Presentacion_acercate_a_las_TIC.pdf

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa