(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Foruzaingoak astelehenean gaueko kontrolak barne hartuko dituen abiadura zaintzeko kanpaina bati ekin egingo dio

ostirala, 2007.eko otsailak 23

Foruzaingoak otsailaren 26 eta martxoaren 4a artean, radarraren bidez abiadura kontrolatzeko kanpaina trinko bati ekin egingo dio. Bertan, Nafarroako bide sareko mota guztiko errepideak hartuko ditu barne, bereziki, gehiegizko abiadura zirkulazio-istripuen ohiko arrazoia izaten den guneak.


Imagen tomada por el radar a un vehículo que circulada a 203 Km/h

Radarrak, otsailaren 13an, 203 km/h abiaduraz zihoan ibilgailu bati egindako argazkia. ( irudia handitu )


Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak ezarritako arauak jarraitzen dituen kanpaina honen helburua bide-segurtasuna arriskuan jartzen duten portaerak zuzentzea da, izan ere, gehiegizko abiadura zirkulazio-istripuak gehien sortzen dituen faktoreenetariko bat da, eta horren ondorioa larriagotzen du.


Aurreko kanpainetan bezala, kontrolak antolatu dira goizeko eta arratsaldeko lan-txandetan, baina oraingo honetan, gauean ere garatuko dira kontrolak, Nafarroan, aurten, hildakoak izandako lau istripu gauean gertatu baitira.


Gogoratu behar da, Bide Segurtasunari buruzko Legeak diola abiadura bide bakoitzean ezarritako mugen, gidariaren baldintza psikofisikoen, ibilgailuaren ezaugarrien eta egoeraren, eguraldiaren baldintzen eta zirkulazioaren ingurumen baldintzen araberakoa izan behar dela. Ez badira arau horiek betetzen, arau-hauste larria edo oso larria sortzen da eta 90 eta 600 euroen bitarteko isunak ordaindu behar dira. Horretaz gain, gidariari gida-baimena gehienez hiru hilabetez kentzen zaio.


Halaber, 2006ko uztailaren jarritako puntuen bidezko gida-baimenean 2 eta 6 puntu bitartean galdu daitezke, gehiegizko abiaduraren kopuruaren arabera. Abiadura 20 Km/h baino gehiago igo bada eta gehienez 30 arte, 2 puntu galduko dira, 30 eta 40 Km/h artean igotzen bada, berriz, 3 puntu galduko dira. Azkenik, 4 puntu galduko dira 40 km/h baino gehiago igotzeagatik, baldin eta dena delako bidean onartutako abiaduraren %50 ez bada. Horrelakoetan 6 puntu galduko lirateke.


Iaz, Foruzaingoaren Trafiko Dibisioko Radar Taldeko agenteek, guztira, 1.689 kontrol burutu zituzten. Horietan, 422.418 ibilgailuren abiadura egiaztatu zen. Ikuskapen lan horren ondorioz, 7.909 salaketa egin ziren, alegia, %2 inguruko arau-hauste indizea.


Datu horien arabera, uztailetik 7.553 puntu kendu dira, Foruzaingoak eginiko 2.551 salaketei dagokienez. Horietatik 1.320 20 eta 30 Km/h arteko gehiegizko abiadurei zegozkien (2 puntu); 611, 30 eta 40 km/h artekoei (3 puntu); 620, 40 km/h-tik gorako gehiegizkoei baina onartutako abiaduraren %50 baino gutxiago. Horri guztiari gehitu behar zaio baimendutako abiaduraren %50 gainditzen zuten 100 salaketak. Horietan, gehiegiko muga, gutxienez 30 Km/h gainditu zen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa