(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak 590.000 euro eman dizkie Izabako eta Otsagabiako udalei "2007ko iraupen-eskiko eskola kanpaina" antolatzeko

astelehena, 2007.eko otsailak 26

Nafarroako Gobernuak, Gizarte Ongizatea, Kirola eta Gazteriako Departamentuaren bidez, gaur goizeko bilkuran, Nafarroako Kirol eta Gazteria Erakundearen zuzendariari baimena eman dio, Javier Trigo Oubiña, Izabako eta Otsagabiako udalei 590.000 euro emateko. Aipatutako udalek adierazitako dirua erabiliko dute, 2007. urtean, XXIII. "Iraupen-eskiko eskola kanpaina" antolatzeko eta kudeatzeko.



Aipatutako laguntza Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen arabera eman da. Bertan, zuzeneko diru-laguntzak ematen dira proposatutako jarduera antolatzeko bestelako proposamenik ez dagoenean. Horri dagokionez, aipatu behar da, azken 22 urteotan, Izabako eta Otsagabiako udalek adierazitako eskiko kanpainak antolatu dituztela, Zaraitzu eta Erronkariko bailaretan, eta bertan 79.000 eskola-haurrek parte hartu dutela "Aste Zuria" deituriko astean.


Hartutako akordioaren arabera, kanpaina kudeatzeaz eta antolatzeaz gain, bi herrietako udalek Nafarroako Gobernuaren jabetzako diren kirol ekipoak behar bezala erabiltzeaz, gordetzeaz eta zaintzeaz arduratu beharko dira. Halaber, instalazioak modu zuzenean erabiltzen eta mantentzen direla bermatuko dute, besteak beste, Belaguako eta Abodiko pistak eta "El Ferial" eta "Mata de Haya" aterpeak.


Iraupen-eskiko kanpainen helburua kirola eta bizi-ohitura osasuntsuak sustatzea da, eta aldi berean, natura errespetatzea, ingurumen-hezkuntza egokia eta Foru Komunitatearen leku desberdinetatik etorritako gazte nafarren elkar bizitza suspertu nahi da, era horretan, elkarrenganako ezagutzaren eta tolerantziaren alde eginez.


Era berean, aipatu behar da kanpaina hauek Erronkari eta Zaraitzuko bailaretako garapen sozialean eta ekonomikoan eragin positiboa sortarazten dutela, izan ere, zeharka, lanpostuak eta kirol turismoa sortzen dituzte, eta aldi berean, bertako eskola-haurrengan eta biztanleengan elkarrenganako eragina sortzen du, elkarrenganako kultur aberastasuna sortuz. Horri dagokienez, nabarmendu behar da, parte hartzen duten ia eskola haur guztiak senitartekoekin zonalde hauetara itzultzen direla programan parte hartu ondoren.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa