(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Gobernuak sexu-indarkeriaren aurkako neurri integralak dituen Araudi bat ontzat eman du

astelehena, 2007.eko otsailak 26

Nafarroako Gobernuak, Foru Dekretuaren bidez, ontzat eman du sexu-indarkeriari buruzko neurri integralak dituen Araudia. Bertan, uztailaren 2ko 22/2002 Foru Legean ezarritakoa zehaztu da, martxoaren 3ko 12/2003 Foru Legeak aldatuta.



Akordio hau hitzartzerakoan, Gobernuak uste du onetsitako neurrietatik eratorritako jarduerek genero-indarkeriaren biktimen egungo eta etorkizuneko arazoak konpondu ditzaketela. Adierazitako Foru Dekretuarekin, legealdi honen helburuetako bati aurre egiten zaio, emakumeen aurka garatzen den indarkeria bezain garrantzitsua den esparru batean, funtsezko giza eskubideak urratuz.


Aipatu behar da Foru Dekretu honen jarduera-esparruak sexu-indarkeriaren biktima guztiak hartzen dituela barne, uztailaren 2ko 22/2002 Foru Legeko 2. artikuluari jarraiki, sexu-indarkeriaren aurkako neurri integralak hartzeari buruzkoa. Horrenbestez, sexu- edo genero-indarkeriaren biktima bi sexuei zabaltzen zaie. Horrela, saihestu nahi dira aipatutako Foru Legean egon daitezkeen kontraesanak, zenbait kasutan, sexu jakin bati buruzko neurriak ezartzen direnean eta bestetan, berriz, bi sexuei zuzendurikoak.


Nolanahi ere, aipatu behar da zenbait neurri emakumeei bakarrik zuzentzen zaiela, izan ere, egun, etxebizitza eta ekonomia esparruko laguntzen onuraduna dira, horiek baitira indarkeri hori gehien pairatzen duten biktimak.


Adierazitako Araudia bost kapitulutan egituratzen da. Lehenengoan arauaren aplikazioa zuzenduko duten xedea eta jarduera-printzipioak biltzen dira.


Bigarrenean, sentsibilizazioari, informazioari eta prebentzioari buruzkoa, gizartea desagertu behar diren hainbat jarrerei buruz kontzientziaren inguruan mintzatzen da.


Bestalde, hirugarren kapitulua arreta, babesa, laguntza eta aholkularitza neurriei buruzkoa da. Sei ataletan egituratzen da. Lehenengo atalak egun Nafarroako Foru Komunitateak eskaintzen dituen bi zerbitzu aipatzen ditu. Horiek hasierako laguntza eskaintzen diete genero-indarkeriako egoeran aurkitzen diren pertsona guztiei. Bigarren atalak Foru Legearen 9. artikulua garatzen du, poliziaren laguntzari, profesional horien espezializazioari eta prestakuntzari eta Nafarroako Foru Komunitate guztian tele-laguntzako sistema bat ezartzeari dagokienez, Babes Agindu bat duten genero-indarkeriako biktimentzat. Hirugarren atala aholkularitza eta laguntzako neurriei buruzkoa da, etengabeko zaintzako Zerbitzu baten eta Zerbitzu Juridiko baten bidez, biktimei informazioa eta aholkularitza eskaintzeko, euren egoera pertsonala, lan-egoera eta familia egoera kontuan hartuta. Laugarren atalak genero-indarkeriaren biktimen laguntza psikologikoko Zerbitzua arautzen du, larrialdizko laguntza psikologikoaren eta banakako edota taldeko terapiako programen bidez. Bosgarren atala harrerako baliabideekin lotuta dago, eta seigarren atala, berriz, biktimen etxebizitzetara sartzearekin. Horri dagokionez, bereizketa bat egiten da: alde batetik, genero-indarkeriaren biktimen aldi baterako ostatua finantzatzeko laguntzak ematea eta sustapen publikoko etxebizitzak eskura jartzea, jabetza eta alokairuko araubidean.


Laugarren kapitulua Foru Legean aurreikusitako laguntza ekonomikoei buruzkoa da, eta prozedura labur bat araupetzen du Oinarrizko Errenta aitortzeko eta biktimei aitortuko zaizkien larrialdizko laguntzak garatzen ditu, kasuaren egoera zehatzen arabera. Azkenik, bosgarren kapituluak araupetzen du jarrera bortitza kontrolatzeko arazoak dituzten pertsonei eskaintzeko laguntza.


Genero-indarkeriaren aurkako neurri integralei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Legea indarrean sartzearekin batera, prebentziozko eta jarduerako izaera integraleko zenbait neurri hartu da. Horiek, zenbait alderditan, sexu-indarkeriaren aurkako neurri integralak hartzeari buruzko uztailaren 2ko 22/2002 Foru Legearen edukiari eragiten diote, eta bestetan, berriz, foru araudian aipatutako neurriak osatzen dituzte, esaterako, emakumeak xedetzat dituzten laguntza ekonomikoak, hamaika egoera dela eta, ezin direlako lan-merkatuan txertatu. Puntu hau abenduaren 2ko 1452/2005 Errege Dekretuaren bidez garatu da eta Foru Erkidegoarentzat, abenduaren 28ko 300/2006 Foru Aginduan garatu da.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa