(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nazioarteko Protokoloko Sariaren IX. Edizioak Nafarroako Gobernuaren Protokolo Zerbitzua saritu du

asteartea, 2007.eko otsailak 27

San Frantzisko Xabierren V. Mendeurrenaren ekintzen «talde-lan garrantzitsua, eta antolaketa bikaina eta landua» aitortu ditu



Nazioarteko Protokoloko Sariaren IX. Edizioak Nafarroako Gobernuaren Protokolo Zerbitzua saritu du «ekintza edo ekintza-multzo baten antolaketa hoberenaren» modalitatean, 2006. urtean antolatutako ekitaldiengatik, San Frantzisko Xabierren jaiotzaren V. mendeurrena dela eta.


Espainiako Protokolo Elkarteak, Nazioarteko Protokoloko Eskolak eta Zeremonia eta Protokoloko Nazioarteko Erakundeak antolatutako eta BBVA enpresak babestutako sariak asteburu honetan ezagutzera eman dira Madrileko Amerika Etxean. Martxoaren 22an entregatuko dira Madrileko Komunitatearen lehendakaritzako egoitzan.


Epai-mahaiak nabarmendu duen bezala, V. Mendeurrenaren antolaketak «Espainiako eta mundu guztiko herrialdetako milioi eta erdi bisitari erakarri ditu, eta ekintza instituzional, artistiko, sozial eta erlijioso antolatu dira».


Halaber, epai-mahaiak azpimarratu du «Nafarroako Gobernuaren Protokolo Zerbitzuak, azken urtetan, ibilera sonatua izan duela, izan ere, oso ekitaldi konplexuak antolatu ditu, erabateko profesionaltasunarekin, eta profesional guztiek jarraitu beharreko jakintza aplikatu du».


Edizio honetan, ere, Protokolo eta Zeremonia arloko Merituaren Domina eman zaio Nafarroako Unibertsitateko protokolo buruari, Javier Irigoyen, unibertsitateko protokolo esparruan burututako lanarengatik.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa