(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Punto de Vista zinemaldiak Andrei Tarkovski-ren lanaren inguruko jardunaldi bat antolatu du

asteartea, 2007.eko otsailak 27

Punto Vista zinemaldiak Andrei Tarkovski-ren inguruko ekitaldi bat antolatu du. Ekitaldia bihar izango da, asteazkena, hilak 28, Civican gunean.


Andrei Tarkovski

Andrei Tarkovski.


Lehenengo emanaldia 18:30ean hasiko da, La responsabilidad del artista lanaren proiekzioarekin (Finlandia, 1978, 20’), alegia, Risto Maempää-k Andrei Tarkovksi-ri eginiko elkarrizketa. Dokumentu hori galdutzat eman zen eta ez da berriz proiektatu Finlandiako telebistan lehenengo aldi eman zutenetik. Berreskuratu da Punto de Vista zinemaldiak Errusiako zuzendariari eginiko omenaldirako, Risto Mäenpää-ren eta Velipekka Makkonen gidoilariaren adeitasunari esker.


Ondoren, Andrei Tarkovski. Vida y obra lana egin duen Rafael Llano-k Marina Tarkovskaya-rekin hitz egingo du, zuzendariaren arreba.


20.30ean, "¿Es éste el futuro al que se anticipó Andrei Tarkovski?" izenburuko mahai-ingurua antolatuko da. Rafael Llano bertako moderatzailea izango da eta hauek hartuko dute parte: Mikhail Vartanov, Paradjanov, la última primavera (1999) lanaren zuzendaria; Alexander Gordon, zine-zuzendaria, Andrei Tarkovski ikaskidea Moskuko Zine Eskolan (VGIK); Viacheslav Amirkhanian. Arseny Tarkovski. Presencia eterna lanaren zuzendaria, eta Marina Tarkovskaya, Andrei Tarkovski-ren arreba. Gonbidatuek eta publikoak parte hartzeko txanda irekia egongo da.


Bi ekitaldietarako sarrera doanekoa da. Hura ordubete lehenago jaso behar da Civican gunearen informazio erakusmahaian.


Rafael Llano (Madril, 1962) Filosofiako doktorea, Max Weberi buruzko lan baten egilea (Madril 1992; Berlin 1996) eta Madrileko Unibertsitate Konplutentsearen Zientzia fakultateko irakaslea da.


Fernando Pagola-rekin batera, Espainiako lehenengo atzera begirako ekitaldiaz arduratu zen, Tarkovski-ren filmografia osoarekin, Iruñeko Unibertsitateko Zine Klubak antolatuta (1988ko otsaila). Bertako zuzendaria izan zen. Jarduera horretan Larissa Tarkovskaia-k eta Andrei Andreevich-ek parte hartu zuten, errealizadorearen semea. 2002ko uztailean, Unibertsitate Konplutentseko Udako Ikastaro bat zuzendu zuen, San Lorenzo de El Escorialen (Madril), Tarkovski-ren zineari buruzkoa. Bertan, besteak beste, honako txostengileek hartu zuten parte: Marina Tarkovskaia, Alexandr Gordon eta Erland Josephson. 2003ko azaroaren, bere liburua aurkeztu zuen Marina Tarkovskaia eta Alexander Gordon-ekin Valentziatik, Bartzelonatik eta Zaragozatik eginiko bira batean. Monografia zabal bat eta Tarkovski-ri buruzko hainbat artikulu eta saiakera argitaratu du.


Dokumentazioa:
Programación de Punto de Vista

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa