(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Azkeneko urtean, Tuteran, langabeziaren kopuruak %6ko jaitsiera izan zuen adin eta ekoizpen-sektore guztietan

asteartea, 2007.eko otsailak 27

Armendáriz kontseilariak industria-sektorearen dinamismoa nabarmendu du, 44 langabetu gutxiago izan dituela (%5eko jaitsiera)



Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko kontseilariak, José Javier Armendáriz Quel, gaur positiboki baloratu ditu Nafarroako Gobernuaren Lan Zerbitzuko azken datu ofizialak, Tuterari buruzkoak (2006ko urtarriletik 2007ko urtarrilera). Horien arabera, azkeneko hamabi hilabetetan, 244 langabetu gutxiago izan dira, alegia, %6 gutxiago. Kontseilariak aipatu du langabetu-kopuruaren jaitsierak onura ekarri duela adin eta ekoizpen-sektore guztietan, eta bereziki nabarmendu du industria-sektorearen dinamismoa. Bertan, 44 langabetu gutxiago eman dira, hau da, %5 gutxiago.


José Javier Armendáriz jaunak gogoratu du "tradizioz, urtarrila hilabete okerrenetariko bat dela, Nafarroako lan-merkatuaren jarrerari dagokionez, baina horrek ez duela eragotzi Erriberan, urte arteko bilakaeran, oraingo honetan, aldeko erregistroak ematea".


Armendáriz kontseilariak behin eta berriro errepikatu du Nafarroako Lan Zerbitzuko datuek Erriberako lan joera ona berresten dutela, "nahiz eta azken urteotan, hainbat esparrutan, zorigaitzeko augurioak entzun izana". José Javier Armendáriz jaunak aipatu du Nafarroako Gobernuak beti ekonomiaren bilakaeraren aldeko konfiantza izan duela, eta bertako dinamismoa krisi zehatzetan galdu daitezkeen lanpostuak baino gehiago sortzeko gai izaten ari dela".


Horri dagokionez, Armendáriz jauna gogora ekarri du Erriberan egindako azken enpresa inbertsioetako bat, besteak beste, Sofidel, Gamesa edo CAF konpainietako plantak, eta nekazaritza-elikadurako sektorea eskualdean garatzen ari den proiektu berriak. Kontseilariaren ustez, Nekazaritza-Elikadurako Hiriarekin lotutako garapen guztia oso garrantzitsua da Tuterako etorkizun sozio eta ekonomikorako.


Langabeziaren azterketa


Nafarroaren Lan Zerbitzuko datuen arabera, Tuteran, 2006 eta 2007ko urtarrilaren artean, 224 langabetu gutxiago eman ziren, beraz, 3.601 lagunetik 3.377 lagunera pasa ziren. Gazteek erregistro hoberenetariko bat izan zuten, 112 lagunen jaitsierarekin, alegia, %24a. Gizonezkoei dagokienez, langabeziak 214 lagun galdu zituen (%14), eta emakumezkoei dagokienez, berriz, 10 lagun gutxiago izan ziren (%5).


Industria sektorean gertatu den bezala, Erriberako ekonomiaren gainontzeko ekoizpen-arloek bilakaera positiboa izan zuten. Datu hoberenak nekazaritzan eman ziren: 105 lagun gutxiago eman zuten izena Tuterako Lan Agentzian, alegia, %43a. Bigarren jaitsiera nagusiena, aurreko langabetuen kolektiboan eman zen, hau da, 35 langabetu gutxiago (%21). Bestalde, eraikuntzan 16 langabetu gutxiago eman ziren (%4), eta zerbitzuetan, berriz, 24 (%1).


Azkenik, Armendáriz kontseilariak aipatu du Nafarroako Gobernuak buru-belarri lan egiten jarraituko duela, Erriberako eta gainontzeko Komunitateko langabezia murrizteko, eta bertako erronkak emakumeen eta gazteen enplegua, eta kalitatezko enplegua izango direla, aldi baterako lanak eta ezbeharren kopurua murriztuz.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa