(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Mendabiako araztegia ekainean jarriko da abian

asteazkena, 2007.eko otsailak 28

Bertako 3.700 biztanleri eta zonaldeko hainbat industriari zerbitzua eskainiko die


El consejero Catalán visitas las obras de la planta de Mendavia

Catalán kontseilariak Mendabiako plantako lanak bisitatu ditu. ( irudia handitu )


Mendabiak, ekainetik, bere hondakin-uren garbiketari etekina aterako dio. Udalerrian instalatutako araztegi berriko lanetarako 2.761.099,70 milioi euro inbertitu dira eta %73a exekutatu da.


Horrela adierazi dute gaur goizean Toki Administrazioko kontseilariak, Alberto Catalán, bertako alkateak, Samuel Caro, eta Jurramendiko Mankomunitatearen presidenteak, Antonio Barbarin, instalazioetan egindako bisitan. Mankomunitateak planta berrian lan egingo du, bere jarduera-esparruan existitzen diren gainontzeko instalazioekin batera: Lizarra, Lerin, Allo-Dicastillo, Sesma eta Arroitz, besteak beste. Toki Administrazioko Departamentuaren Nafarroako Toki Azpiegituren enpresa (NILSA) proiektuaz eta lanak exekutatzeaz arduratu da. Aipatutako departamentuak araztegiaren eraikuntza lehiaketa publikoaren bidez adjudikatu zuen.


Orain arte, herriak bere hondakin-urak Ebro ibaira botatzen ditu "La Carcava" izeneko ubide baten bidez. Alberto Catalan jaunak eta NILSA enpresaren gerente Andrés Sola jaunak araztegiko proiektua 2005eko amaieran aurkeztu zuten Mendabian. Adierazitako proiektuaren bidez, hondakin-uretako tratamenduari konponbidea emango dio, bertan garapen iraunkorraren alde eginez.


Araztegiak 10.600 m²-ko azalera okupatuko du eta "El Vergel" izeneko udal mugartean kokatuta dago. Araztegi konbentzional hau, emaria aurre-tratamendua, lehengo dekantazioa, arazketa biologikoa, bitarteko dekantazioa, arazketa biologikoko bigarren etapa eta amaierako dekantazioaren fase desberdinetatik pasako da.


Horretaz gain, ur-arazketatik sortutako hondakin-lokatzak biltzeko tanga bat izango du. Aurreikusitako batezbesteko emaria 25,83 litro segundoko dira eta gehienezkoa, berriz, 170 litro segundoko.


Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) lanaren %50a finantzatu du, eta gainontzeko %50a, berriz, NILSA enpresak kudeatzen duen saneamendu kanonaren funtsetik etorri da.


Ezaugarri hauetako instalazio bat eragiteko eta mantentzeko batezbesteko kostuak, urtean, 125.000 euro inguru dira, beraz, horrek batez besteko 0,15 euroko gastua suposatzen du, tratatutako metro kubiko bakoitzeko. NILSA, azken hura finantzatzeaz arduratuko da, saneamendu kanonaren pentzura. Adierazitako saneamendu kanona, egun, 0,35 euro dira, metro kubiko bakoitzeko, etxeko erabileretarako, eta 0,44 euro, metro kubiko bakoitzeko, etxekoak ez diren erabileretarako.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa