(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Basilio Martín Patino zinegileak bi dokumental aurkeztu ditu eta bere lanaz hitz egin du Punto de Vista zinemaldian

osteguna, 2007.eko martxoak 1

Basilio Martín Patino zinegileak, Nafarroako Kultura eta Turismo kontseilariak lagunduta, Juan Ramón Corpas Mauleón, gaur eguerdian bere lanaz hitz egin du Punto de Vista Zinemaldian. Bertan bere dokumentaletako bi eman dira: El grito del sur. Casas Viejas eta A la sombra de la Alhambra.



Basilio Martín Patino-k (Lumbrales, Salamanca, 1930) Filosofia eta Letrak ikasi zituen Salamancan eta Madrileko Zineko Eskola Ofizialaren zuzendari-errealizadorea izan zen. Lehenengo laburmetraien ondoren, El noveno eta Torerillos, (Oberhausen, Londres edo Bilbon sarituak izan ziren), Martín Patino-k, 1966. urtean bere lehenengo fikziozko laburmetraia zuzendu zuen, Nueve cartas a Berta. Adierazitako laburmetraiarekin Donostiako Zinemaldiko Zilarrezko Maskorra irabazi zuen. 1971. urtean, Canciones para después de una guerra, lana egin zuen, eta International Film Exhibition of Hollywood erakusketak sailkatu eta kritikaren eta publikoaren arrakasta osoz estreinatu zuen 1976. urtean. 2003. urtean pelikula hori hautatu zen Espainia "Docs in Europe" proiektuan ordezkatzeko. Queridísimos Verdugos eta Caudillo, 1973 eta 1974. urtean egin ziren klandestinitatean eta biek lehenengo saria irabazi zuten atzerrian. Lehenengoak Tarominako Zinemaldiko Lehen Saria irabazi zuen, eta bigarrena, berriz, lehiaketatik kanpo proiektatu zuten, Berlin, Londres eta Karlovy Varyneko Zinemaldietan.


1980. urtean, bere lehenengo muntai bideografikoa egin zuen, Hombre y ciudad: Música e imágenes sobre Madrid. Hortik aurrera, askotan erakusketetan erakusgai izan diren ikus-entzunezko ekoizpen ugari egin zituen. Esate baterako: Retablo de la Guerra Civil Española, Inquisición y Libertad, El Nacimiento de un nuevo Mundo Y El Horizonte Ibérico. 1985. urtean zinera itzuli zen Los paraísos perdidos lanarekin eta horrekin Veneziako Mostra zinemaldiko Atal Ofizialean parte hartu zuen. Bi urte beranduago, Madrid lanak Bergamoko Egile Zinemaren Nazioarteko Sari Nagusia lortu zuen. Pelikula horretan, dagoeneko, islatzen dira egiari, errealismoari, fikzioari buruzko zalantza eta Martín Patino-k La seducción del caos (1991) lanean erabat garatuko duen eta nolabait bere karreran ikerketa-aldi berri bat irekitzen duen dokumentua. Lan-ildo horren adibide bat Andalucía, un siglo de fascinación bilduma izango litzateke, Martín Patino-k 1996.urtean amaitu zituen zazpi luzemetraiez osatuta.


2002. urtean, Valladolideko Nazioarteko Zine Asteak atzera begirako atal bat dedikatu eta "Espiga de Oro" saria eman zion bere lan guztiarengatik. Urte berberean, Donostiako Zinemaldian, Martín Patino-k Octavia estreinatu zuen, alegia, orain arte zuzendu duen azken luzemetraia.


Azaroaren 7an, Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak 2005eko Urrezko Domina eman zion, "zine azkarra, konplexua, errealitatean murgildutakoaren eta herrialde baten bilakaeraren aldeko apustuaren balio iraunkorrak irudikatzen dituen lanaren omenez".


"Andalucía, un siglo de fascinación", bildumako El grito del sur. Casas Viejas (Espainia, 1996. 61’) Errepublikaren zerbitzurako ordena-indarrek Cadizeko Casas Viejas izeneko herri txiki baten libertario izaerako nekazarien matxinada batean eragindako errepresioari buruzkoa da. 1933. urtean sortu zuen, lekukoak, analisi historikoak eta berreskuratu omen ziren pelikulen zatiak abiapuntu hartuta "berreraikita". Bertan, hainbat historiagilek gertaerei eta aurrekariei buruzko datuak eskaintzen dute: langabezia, gosetea, latifundismoa, Errepublikak eragindako itxaropenen frustrazioa, etab. herriko egungo biztanleek, berriz, argazki zaharrez hitz egiten dute eta protagonisten ondorengoak euren arbasoei buruz mintzatzen dira.


 A la sombra de la Alhambra (Espainia, 2006. 20') Basilio Martín Patino-ren azken ekoizpena da. Egun arte, Paraísos erakusketan bakarrik ikusi ahal izan da, Granadako Guerrero Zentroan, 2006-2007ko neguan. M. José Díaz de Tuesta-k honakoa idatzi zuen "El País" egunkarian: "Patino Paraísos lana prestatzen ari zenean, Queridísimos verdugos lanarekin lotutako beste istorio bat gurutzatu zitzaion. Pelikula hori frankismoaren aurkako zaplaztekoa izan zen, eta ondorioz zentzuratu zuten. Zinta hori ez zen 2005. urte arte TVE katean eman, bere egileak Zineko Akademiaren Urrezko Domina jaso zuenean, eta kate publikoak bere lanetako bat eman nahi izan zuenean. Patino-k mendekua hartu zuen Queridísimos... lana Inés Sánchez-i bidaltzeko eskatuta. Ines Sánchez protagonistetako baten alaba zen, Bernardo Sánchez (guardia zibil ohia eta Granadako zonaldeko borreroa). Alabak oso gutxi gogoratzen zuen aita eta, batez ere, ez zekien aitak egiten zuena. Beraz horrela jakin zuen zinta hori existitzen zela. Hortik beste dokumental bat sortu zen: A la sombra de la Alhambra. Lan horrek erakusketan parte hartzen du. 20 minututan, Granadan administratibo gisa lan egiten duen emakume batek gogoratzen du etxera gutun bat iristen zen bakoitzean, aitak maleta hartu eta etxetik alde egiten zuela egun batzuez".

Dokumentazioa:
Programación

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa