(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak hitzarmen bat sinatu dute Zabalgunea eta Lezkairu lotuko duten bide berriak finantzatzeko

astelehena, 2007.eko martxoak 5

Iruñeko alkatesak, Yolanda Barcina, eta Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazioko kontseilariak, Alberto Catalán, gaur goizean hitzarmen bat sinatu dute Zabalgunea eta Lezkairuko urbanizazio berria lotuko duten bide berriak garatzeko. Sinatutako hitzarmenaren arabera, Foru Exekutiboak 4,5 milioi euro emango ditu lan horiek burutzeko. Horren aurrekontua 6.947.787,08 euro dira. Aipatutako jarduerak Europako laguntzak jasoko ditu eta Udalak, hala badagokio, falta den dirua jarriko du. Halaber, Udalak bere gain hartuko ditu bideen exekuzioaren ikuskapena eta kontrola.



Bide berri hauek eraikitzeko lanak (Seminarioko atzeko aldetik igaroko dira Badostaineko errepidera zabaltzen den errotondaraino iritsi arte) abenduan hasi ziren eta 11 hilabete irautea aurreikusi da. Orain ate, lanak prestatzeko lautze, seinaleztatze eta eraiste lanak burutu dira, existitzen ziren azpiegiturak desbideratzeko lanez gain.




Egunero 25.000 ibilgailu barne hartuko dituen galtzada bat



Galtzada berria Monjardin eta Egues Baiara kaleak luzatu ondoren sortuko da eta Seminarioko atzeko aldean eraikitako errotonda berrian bat egingo dute. Monjardin kalea 600 metrotan inguru luzatuko da, Ursulinen glorietatik Mendiolorrirako sarrerak antolatzen dituen errotondaraino iritsi arte, eta Egues kalea, berriz, 300 metrotan luzatuko da. Neurri horien eraginez, bi errotonda berri eraikiko dira trafikoa bideratzeko: bat Egues Bailara eta Monjardin kaleen zati berriaren arteko bilgunean, eta Teilaren Iturrirako bide ondoan zabalduko den bigarren glorieta bat. Azken errotonda horrek egun Badostain errepidera zabaltzen dena ordezkatuko du; 40 metro inguru beherago kokatuko da eta horri esker, suhiltzaile-etxearekin eta Mendillorriko glorietarakin bat egingo du (azken hura, oraingoz, mantenduko da). Etorkizunean, Arrosadia-Lezkairuko plan partziala guztiz garatu ondoren, aurreikusi da sistema konplexuago batek Mendillorrira sartzeko errotonda ordezkatzea etorkizuneko Mendillorri-Lezkairu parke gainean kokatuko den zubi baten bidez.


Balioetsi da bide berri honek, egunero, 25.000 ibilgailu inguru hartuko dituela barne, eta gidariei Behe Nafarroako Etorbidea ez den aukerako beste errepide bat eskainiko diela.


Jarraipen Batzordea


Gaur, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak sinatutako hitzarmenak jarraipeneko batzorde paritarioa sortzea aurreikusi du. Erakunde bakoitzaren ordezkariek osatuko dute batzorde hori eta izapideak koordinatzeaz eta kudeatzeaz, jarduerei lehentasuna ezartzeaz, proiektuak ezagutzeaz eta beharrezko aldaketak proposatzeaz arduratuko da.


Gobernuak eta Udalak, maiatzean, asmoen protokolo bat sinatu zuten proiektu hau burutzeko baterako jarduera garatzeko. Ordutik, Udalak proiektua onetsi zuen eta adjudikatu zuen dagokion lehiaketarako deialdia egin ondoren. Bestalde, Gobernuak 2007. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 3,6 milioi euroetako partida bat sartu zuen lanak finantzatzeko. Horri 900.000 euroetako beste bat gehituko zaio 2008. urtean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa