(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuaren Prentsa Areto berria aurkeztu da

astelehena, 2007.eko martxoak 5

Nafarroako Parlamentuko hemiziklo zaharra okupatuko du Iruñeko Carlos III.a Etorbidean eta azken berrikuntza teknologikoak hartuko ditu barne


Vista panorámica de la nueva sala de prensa

Prentsa areto berriaren ikuspegi panoramikoa ( irudia handitu )


Nafarroako Gobernuaren bozeramailea eta Toki Administrazioko kontseilari Alberto Catalán Higueras jaunak gaur Exekutiboari hornitutako Prentsa Areto berria aurkeztu die komunikabideei. Helburu horretarako, Nafarroako Parlamentuaren hemiziklo zaharra gaitu da, Nafarroako Jauregia eta Nafarroako Zerga Ogasunaren eraikinen artean kokatuta, Iruñeko Carlos III.a etorbidean.


Prentsa areto berriak eraikitako 324 m2 erabilgarriak ditu eta honela osatzen da: behe solairu bat egunero komunikaziorako erabiltzeko, eta izaera teknikoko tarteko oin bat.



Hogeita hamar lanpostu inguru berriemaileentzat


Behe solairuan instalazio honen areto nagusia kokatuko da, alegia, 85 m2 dituen lan-gune bat. Bertan, lehendakari bat eta lau laguntzailerentzako lekua dago. Horretaz gain, 24 berriemaileentzako lanpostuak daude aretoan bertan, lau ilaratan, eta bakoitzean sei plaza izango dira. Azkenik, lau kabina izango dira irratiko berriemaileentzat.


Aretoak 2,8 x 1,6 metroko pantaila anitzeko sistema edukiko du, hau da, plasmako bederatzi pantaila elementu grafikoak (argazkiak, aurkezpenak, dvd...) bereizita edo irudi bakar batean aurkezteko. Aipatutako pantaila anitzaren bidez, bereizmen handiko bideo-konferentziak ezarri daitezke.


Aretoaren lanpostu bakoitzak honako zerbitzuak ditu: soinu errealeko hiru irteera eta hizkuntzetarako beste bi, aldi bereko itzulpen-sistema gaitzen den bakoitzerako; megafonia partikularra eta mikrofonoa esku hartzeko sakatzailearekin; eta interneteko konexioa hariekin eta haririk gabe eta elikadura elektronikoa. Aretoko postuetako lauk eta irratirako lau kabinek telefonozko konexio digitala dute, eta horri esker, euren irrati nagusiekin estudio-kalitatearekin konektatu dezakete, prentsa aretoko informazio ekitaldien edukien berri emateko, eta bai kazetariaren beraren komentarioak edo berriak emateko. Aretoaren atzeko aldean, soinu hartuneak kokatzen dira, telebistako hamar taldeek aldi batera lan egin ahal izateko.


Areto nagusiak argiztapen, klimatizazio eta segurtasun sistema aurreratuenak ditu eta minusbaliatuentzako irisgarritasuneko baldintza guztiak betetzen ditu.


El portavoz del Gobierno, Alberto Catalán (izda), y el consejero Miranda, durante la primera rueda de prensa en la nueva sala.

Gobernuaren bozeramailea, Alberto Catalan (ezk), eta Miranda kontseilaria, areto berriko lehenego prentsaurrekoan. ( irudia handitu )


Behe solairuko instalazioak 40 m2 bana duten bi gela simetrikoekin osatzen dira, areto nagusiaren albo bakoitzean: bata Jauregirantz begira hitzaldi-emaileak sartzeko eta Nafarroako Jauregiarekin konektatuta (eskaileretatik zein igogailutik sar daiteke); eta bigarrena kazetariak sartzeko. Horiek aretora kaletik zuzenean sartuko dira, Prentsa Aretorako bakarrik dagoen sarrera batetik. Bi gelek komunak dituzte eta txosten-jartzaileentzako sarreran, berriz, gonbidatuen itxaron eta jarraipen gela bat ipiniko da. Kazetarien gelan telefonia eta interneteko kabinak jarri dira, berriemaileek erabiltzeko, hartara, une jakinetan, Prentsa Aretoan kazetari kopuru gehiagorako lekua izango da.



Teknologia abangoardia


Tarteko oinean (Gobernuaren Komunikazio Zuzendaritza Nagusia – Bozeramailearen Bulegoko langileak bakarrik sartzeko), areto teknikoez eta klimatizazio makinez gain, Prentsa Aretoari lagunduko dioten itzulpeneko bi kabinak eta teknologia kudeaketarako aretoa ipiniko dira, alegia, egun, Espainia osoan existitzen diren aurreratuenetariko bat.


Gestio aretoari esker, Prentsa Aretoaren betebehar guztiak konputagailuaren bidez kontrolatu ahal izango dira, besteak beste: argiak piztu, galdera bat egin nahi duten kazetarien esku-hartzeak antolatzea, txanda sakatuta daukanari bakarrik automatikoki kasu eginez.


Halaber, bere eginkizun nagusiena Prentsa Aretoan bertan (aretoak bereizmen handiko eta funtzionamendu errobotizatua duten grabatzeko lau kamera ditu) eta Nafarroako Jauregiko beste geletan (Troinu Aretoa edo Areto Berdea, nagusiki) garatzen diren informazio ekitaldi guztien irudiak eta soinuak zuzenean grabatzea eta argitaratzea izango da, izan ere, bertan, kableak ipini dira eta aipatutako kudeaketa-aretora zuzendu dira.

Eginiko grabazioak trinkotuko dira aretoan bertan instalatutako eta nafar guztiei Nafarroako Gobernuaren interneteko (www.navarra.es) atariaren bidez eskura jarritako streaming sistema baten bitartez. Horri esker, prentsaurrekoetara (bai irudiak eta bai soinua), eta Jauregian edo Prentsa Aretoan egoitza duten Gobernuaren informazio ekitaldiak artxibatuko diren bideotekan zuzenean sartu ahal izango da. Dagoeneko eman diren irudi horiek denbora errealean jarraitu ahal izango dira kazetarien aretoetatik eta gonbidatutako txosten-jartzaileen geletatik, horretarako instalatutako plasmako pantailen bidez.

Era beran, Komunikazioko Zuzendaritza Nagusiak, egunero, ikus-entzunezko komunikabideei joan ezin izan duten edo arazoak direla eta, grabatu ezin izan duten informazio-ekitaldien edukien kalitate handiko kopiak eskura jarriko die, trinkotutako diskoan edo eskatutako beste sistema batean.

Aurreikuspenen arabera, www.navarra.es atariko zuzeneko prentsaurrekoen zerbitzua martxoaren 15ean abian jarriko da.


Bostehun ekitaldi informatibo eta hiru mila prentsa-ohar baino gehiago urtean


Gogoratu behar da Komunikazioko Zuzendaritza Nagusiak, urtero, bostehun informazio ekitaldi inguru kudeatzen dituela, eta horietatik %40 inguru Nafarroako Gobernuaren egoitzan bertan antolatzen dira. Horietaz gain, hiru mila ohar baino gehiago zabaltzen ditu.


Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren bidez (www.navarra.es), Prentsa Bulego honek egunero, gazteleraz eta euskaraz igorritako informazioak Foru Komunitatearen 60.000 hiritarrengana iristen dira. Nafarrek gehien bisitatzen duten interneteko orri instituzionala da, Cies enpresaren entzunaldiko azken azterketaren arabera (2006an bildutako datuak).


Nafarroako Parlamentua aldatzeko eta prentsa aretoa bilakatzeko, eta hornikuntza teknologikoa eta altzariak erosteko 1,3 milioi euro inbertitu dira. Abian jartzerakoan, Komunikazioko Zuzendaritza Nagusiaz gain, Europako Gaietarako eta Planifikazioko eta Nafarroako Gobernuaren Informazioaren Gizarteko zuzendaritza nagusiek ere hartu dute parte.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa