(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Armendariz kontseilariak azpimarratu du azken sei urteotan 30.150 emakume Nafarroako lan merkatuan txertatu direla osteguna, 2007.eko martxoak 8

Gaur egun, Foru Komunitateko langileen %41,5 emakumezkoak dira


Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko kontseilariak, José Javier Armendáriz Quel, Nafarroako emakumezkoen lan merkatuaren egoera aztertu du, Biztanle Aktiboen Inkestari buruzko azken datuak abiapuntu hartuta (EPA), Estatistikako Erakunde Nazionalak burutua. Horrela, kontseilariak azpimarratu du 2000. urtetik Nafarroako lan merkatuan 30.159 emakume txertatu direla, beraz, horrek, Foru Komunitatean zazpi urtetan emakumeen %34,4 lanean ari direla.


Era berean, José Javier Armendáriz kontseilariak aipatu du egun Nafarroan lana duten 177.859 emakumeak orain arte erregistratutako kopururik altuena direla. Egun, Foru Komunitatean lana dutenen %41,5 emakumezkoak dira; 2000. urtean, adierazle berbera %36,4 zen. Izan ere, 2000. urtean Nafarroan lan egiten zuten emakumeen kopurua 87.700 pertsona ziren.


Halaber, Armendáriz kontseilariak esan du "une hauetan Nafarroa, maila nazionalean, industria eta eraikuntza bezalako ekoizpen-sektoreetan emakume langile gehiago dituen komunitatea dela".


EPA-ren datuen arabera, Nafarroan lan egiten duten emakumeen %16,3ak industria sektorean egiten du, hau da, batezbesteko nazionaletik gora, (%10). Eraikuntza sektorean, Nafarroa, emakume langile gehien dituen hirugarren komunitatea da Katalunia eta Gaztela eta Leon atzetik. Nafarroako emakume langileen %21ak eraikuntzan egiten dute lan, Espainia osoko %1,7rekin konparatuta.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa