(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateak Ibai Parkeko kudeaketa bere gain hartu du

ostirala, 2007.eko martxoak 9

Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateak, Luis Ibero Presidentearen ordezkapenaren bidez, gaur goizean, Alberto Catalán Toki Administrazioaren kontseilariaren eskutik, Ibai Parkeko kudeaketa bere gain hartu du, Iruñeko Udalari dagokion zatia izan ezik. Hura 2009. urtean hartuko da barne.



Catalán kontseilaria Nafarroako Gobernuaren ordez aritu da. Orain desegin berri den Ibai Parkeko Partzuergoan %50eko partaidetza zuen. Beste %50 bertan bildutako zortzi udalei zegoekin: Atarrabia, Esteribar, Uharte, Egues, Ezkabarte, Burlata, Barañain eta Zizur Nagusia.


Eskualdatze hitzarmena Atarrabian sinatu da, bertako eraikin historikoan eta parkeko ikur arkitektoniko enblematikoenean, ekainaren 2an inauguratuta. Eskualdatzearen dokumentua zenbait agintariren artean sinatu da: Catalan kontseilaria; Mankomunitatearen Presidentea, Luis Ibero; eta Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Ángel Serrano, desegin berri den Ibai Parkeko Partzuergoaren presidente gisa. Aipatutako desegitea abenduaren 14an ontzat eman zen. Hala ere, erabaki hau 2005eko abenduaren 20ko bilkuran hartu zen. Bertan, Partzuergoak, aho batez, Mankomunitateak Parkearen kudeaketa bere gain hartzea erabaki zuen, proiektatutako inbertsio guztiak amaitu ondoren.


Gaur goizean sinatutako hitzarmenak hamabi klausula ditu eta horietan, horren eskualdatzea eta horren baldintza ekonomikoak zehazten dira.Testuaren arabera, NILSA enpresak Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateari 277.548 euro urtero emango dizkio Parkea kudeatzeko, 2007, 2008 eta 2009. urtean. Bestalde, Mankomunitateak, gutxienez, kopuru berbera emango du, alegia; urtero Parkea mantentzeko, 555.099 euro erabiliko dira. 2010. urtetik aurrera, Mankomunitatea bakarrik finantzazioaz arduratuko da.




Iruñeko Eskualdeko Ibai Parkea


Parkearen historia 1999. urteko Nafarroako Gobernuaren urriaren 11ko erabakitik sortu zen. Beraren bidez, Udalez Gainezko Intzidentziaren Sektore Plana (PSIS) ontzat eman zen, hainbat udalek sustatuta: Esteribar, Uharte, Egues, Ezkabarte, Atarrabia, Burlata, Barañain, Zizur Nagusia, Nafarroako Gobernuaren Ingurumen Departamentua eta NILSA erakunde publikoa, Toki Administrazioko Departamentuari atxikita.


PSIS plan honen funtsezko helburua Arga, Ultzama eta Elortz ibaietako ingurumen eta paisaia baldintzak nabarmen hobetzea, olgetarako guneak eta ibilaldiak gaitzea eta ibai horien inguruei lotutako azpiegiturak hobetzea zen.


Plan hau eraginkortasunez eta arintasunez kudeatzeko, bere sustatzaileek uste izan zuten partzuergo bat sortzea beharrezkoa zela, aipatutako zortzi udalek, Nafarroako Gobernuak eta NILSA elkarte publikoak osatuta. Partzuergo honen estatutuak 1999ko urriaren 18ko foru Gobernuaren erabakiaren bidez onetsi ziren. Urte horietan, Iruñeko Eskualdeko Ibai Parkeko Partzuergoak hainbat jarduera garatu du, esaterako, aipatutako hiru ibaietako ertzak korridore berde batekin lehenera ekartzea. Halaber, honako hauek ere burutu dira: oinezkoentzat eta txirrindularientzat etengabeko pasealeku bat erriberetako batean, eta oinezkoentzako bideak aurkako erriberan, natura intereseko gunetan; bi ertzak finkatu dira, ezpondak egonkortu dira eta higadura zonaldeak zuzendu dira. Bestalde, ubideak aldian-aldian garbitu dira eta zubiak, pasabideak eta bestelako azpiegiturak konpondu dira, etengabeko paseoa eta egoera ona bermatzeko.


Gazteenek, eskolatik hitzartutako bisiten bidez, parke honetaz gozatzeko aukera izan dute, eta hein berean, ibaien eta inguruen ekologia egoera onean mantentzea oso garrantzitsua dela kontzientziatu dira. Parkeari lotutako hezkuntza kanpainak, iaz, 1.300 ikasle inguru hartu zituen.


Atarrabiako pilategia


Eraikinak hiru solairu ditu eta Erdi Aroko pila bat bolatzeko kopiak, ehungailuak eta goru bat hartzen ditu barne. Halaber, azaltzeko maketak eta hedapen areto bat ditu ere, multimedia materialarekin. Bertan, lan grafikoko erakusketa bat bisitatu daiteke. Azken hilabeteotan, aldi baterako hainbat erakusketa antolatu da. Otsailean 5000 bisitari baino gehiago bildu dira bertan.


Aipatutako eraikina berreraikitzeko 600.000 euro inbertitu ziren, eta ekainaren 2an inauguratu zen, Toki Administrazioaren kontseilariaren, Alberto Catalán, eta bertako alkatearen eskutik, Alfonso Úcar.


Bederatzi mendeen zehar, pilategia irin errota, erregaliz fabrika, paper-fabrika eta etxebizitza moduan erabili da (azken hori aurreko mendeko 50 eta 60 urtetan). David Alegría Suescun historiagileak argitarapen bat egin zuen, eta bertan, eraikinaren bilakaera eta pilategian bertan aurki daitekeena azaldu zuen. "Argi dago Atarrabiako potentzial hidraulikoaren arrazoizko aprobetxamendu sistematikoa aztertzeko hiriko hastapeneko urtetara jo behar dugula"- azaldu du Alegría jaunak El batán de Villava; nueve siglos de historia, liburuan, zio hau dela eta, Ibai Parkeko Partzuergoak argitaratuta-, eta horrek adierazten digu pilategiaren bizitza XII. mendean hasiko litzatekeela, hala ere, ez da horri buruzko idatzitako dokumenturik aurkitu XIII. mendea baino lehen. Gaur egun, eraikina publikoarentzat zabalik dago, 11.30etik 13.30era eta 17.30etik 19.30era.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa