(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Iruñeko "Plaza de la Cruz" BHI-ko Tailerrak Foruen Monumentuari buruzko patchwork bat sortuko du

ostirala, 2007.eko martxoak 9

Gaur goizean, Teresa Sabaté margolariak tailer artistiko interesgarri bat koordinatu du Iruñeko "Plaza de la Cruz" BHI-ko DBHko 4. mailako hamahiru ikaslerekin, Nafarroako Gobernuak, Foru Hobeagotzearen XXV. Urteurrena dela eta, antolatutako "Ellos crean, ellos dicen" Arte Gaztearen programaren barruan. Oraingo honetan, ikasleek, euren moduan, Iruñeko Foruen Monumentua birsortuko dute pintura akrilikoarekin, mota eta kolore desberdineko oihal zatietan. Azkenean, pieza guztiak batuko dira 2,20 m x m 1 neurriko parchwork handi bat eratzeko.



Hamabi emanalditan, gazteek batera lan bat egingo dute eta hura, ekainean, Iruñeko Gotorlekuko Armen Aretoan erakusgai jarriko da, beste bederatzi tailerren lanekin eta 16 eta 25 urte bitarteko gazte artisauen lehiaketa batean aukeratutako lanekin batera.


Tailer artistikoen ardatza den gaia haurrek eta gazteek euren inguruari, komunitateari eta hiriari buruz duten ikuspegian datza; eta horren bidez, sorkuntzatik aztertu eta landu nahi da baloratzen duten hori, aldatzea gustatuko litzaiekeena edo faltan botatzen dutena.


Artistarekin harremanetan hasteko lehenengo emanaldi batean, gazteek eta plastikako irakasleak, Ángel Meléndez, euren hiriko argazkiak azaldu zituzten, iritziak eta balorazioak elkarri trukatuz. Teresak tailer honetan planteatutako helburua irakasleek euren hiriko transformazioa birsortzean datza, euren neurrira egin ahal izateko.


Lan honetan, abiapuntuko irudia Iruñeko Sarasate Pasealekuko Foruen Monumentuko estatuaren argazki bat da. Argazki hori zatitan apurtu da eta klaseko ikasle guztien artean berreraiki behar dute. Ikasle bakoitzari irudiaren bost zati egokitu zaizkio. Pintura akrilikoaren bidez irudikatu behar ditu mota eta kolore desberdineko oihal zatietan. Pieza guztiak batuko dira 2,20 m x m1 neurriko patchwork handi bat sortzeko.


Tailer honetan, ikasleek banaka zein taldean lan egiten dute. Guztien artean erabakiak hartu behar dituzte, lana garatzen doan heinean. Bestalde, eta lana burutu ahal izateko, bakoitzak geometriako, pinturako eta collageko nozioak aplikatu eta euskarri berri batean margotzen ikasi behar dute.


Teresa Sabaté-k hiriari buruzko lan bat garatzea proposatu du, guztientzat bizigarriagoa den gune bat bilakatzeko. Klase bakoitzak hiri gune bat aukeratuko du eta bertako irudiaren zati bat abiapuntu hartuta lan egingo du. Mota desberdineko oihal zatiak erabiliko dira oinarrizko material gisa; pintura akrilikoarekin margotuko eta collage erabiliko da. Azkenik, banakako lanen patchwork-ak sortuko dira, eta ondoren taldeko ikuspegien baterako irudia eratuko da.


Margolariak orain 15-16 urte bitarteko 13 ikaslerekin egingo du lan eta ondoren, martxoaren 11 eta 19 bitartean, 7-8 urte bitarteko 28 haurrekin egingo du, Iruñeko "San Cernin" Ikastetxean.


Curriculum Vitae

Iruñean jaiota (1955), Teresa Sabate-k margolari gisa egiten du lan 1981. urtetik. Iñaki Arzoz arte kritikariak bere lana hiru hitzekin definitzen du: "emakumea, kolorea eta abangoardia". Abangoardia, teknikak uztartzen dituelako eta ikertzeko irrika duelako; kolorea, bere izaerarengatik eta neo-pop estiloarengatik; eta, azkenik, feminista, emakumeei omenaldia egiten dielako. Bere lanak Iruñeko hainbat aretotan erakutsi ditu: (Euskadiko Kutxako Aretoa, Monet Galeria, Conde Rodezno Aretoa, Gotorlekuko Bolborategia, etab.) baita Tuterako BBV Aretoan, Donostiako KSV Galerian, Toledoko Gaspar Galerian, Bartzelonako Sant Just Udaleko Aretoan, Kalagorriko Museoan, Madrileko Juan Bravo Kultur Aretoan, etab. ere. Bere azken lana Iruñeko Pintzel Galerian erakusgai jarri zen 2007ko urtarrilean, eta bertan, koloretako hariekin jositako marrazkien teknika orijinal bat erabiltzen du akrilikoko orbanekin uztartuta.           


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa