(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Virgen del Camino Ospitaleak Zainketa Intentsiboetako Pediatria Unitate bat abian jarri du

ostirala, 2007.eko martxoak 9

Instalazio berriak lau ohe ditu eta 17 osasun-langileen bidez garatuko da, horietatik zazpi medikuak direla



Virgen del Camino Ospitaleak Pediatria Unitateko Zainketa Intentsiboetako Unitate berria estreinatu du (UCPI). Hark egoera kritikoan edo bizi-larrialdian dauden gaixoak barne hartuko ditu, jaioberriak eta 15 urte atean. Nafarroako Gobernuaren Osasun kontseilariak, María Kutz Peironcely, gaur goizean instalazio berriak aurkeztu ditu. Horrekin batera, Ospitaleko zuzendaria, , Ramiro González Fandos, eta zentroko ama-haurraren arloko medikuak ere aritu dira.


ZIU berriak izaera mistoa du eta alde batetik jaiotzen direnetik 28 egun bitarteko haurrak hartuko ditu barne, alegia, neonatologiako ZIU deituriko gunean, eta bestalde, 29 egunetik 15 urtera arteko haurrak artatuko ditu, pediatriaren ZIU gunean. Instalazioak lau ohe ditu eta 73 m

2 dituen azalera okupatuko du Ospitaleko ama-haurraren gunean. Bertan, erreformatu berri diren erditzeen eta neonatologiako guneak aurkitzen dira.

Bertako 4 medikuk artatuko dute unitatea, eta berarekin batera beste 3 arituko dira, guardiak egiteko; horietaz gain, bi erizain eta erizain laguntzaile bat arituko dira hiru txandetako bakoitzean: goizez, arratsaldez eta gauez. Baita zaindari bat ere. Hortaz, guztira 17 lagunek jardungo dute bertan.


Hornikuntza berriak bizi-larrialdian edo egoera kritikoan dauden haurrak hartuko ditu barne, istripuak, gaixotasunak edo ebakuntza ondorengoak eraginda. Virgen del Camino Ospitaleko zuzendariak, Ramiro González Fandos, aurreikusi du urtean, 100 eta 150 haur bitartean artatuko direla, neonatologiatik etorritakoak baztertu gabe.


Pediatriako ZIU-k Foru Komunitatean izandako biztanle-igoerari aurre egin nahi dio. Izan ere, azken bost urteotan biztanle kopuruak gora egin du, eta ondorioz, haurren patologien arloan eskaera handitu da. Horren ondorioz, pediatria arloa gehiago espezializatu behar izan da, alde batetik, medikuntzak aurrera pausu nabarmenak egin dituelako, eta bestalde, osasun kalitatea zorrotzago bilakatu delako. Orain arte, zainketa intentsiboak behar zituzten haurrak ZIU orokorrean hartzen ziren, solairuan bertan. Ondorioz, profesionalek gain-esfortzua egin behar zuten, edo ezinezkoa zenean, Unibertsitateko Klinikara bidaltzen zituzten.


Virgen del Camino Ospitalea, Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbidea sare publikoaren barruan, Foru Komunitatean erreferentea da, hirugarren osasun mailako ama-haurraren osasun arloan. Horrek esan nahi du Obstetrizia, Ginekologia eta Pediatria adarretako patologia konplexuenak Ospitale honetan tratatzen direla.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa