(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak hezkuntza-itunen modulu ekonomiakoak eguneratzea erabaki du

astelehena, 2007.eko martxoak 12

Nafarroako Gobernuaren erabakiaren bidez, Hezkuntza Departamentuak, otsailaren 6an, hitzartutako hezkuntzaren sektoreko sindikatuek eta patronalek hartutako Osagarrizko Erabakiaren aldaketak bere gain hartuko eta burutuko ditu. Aipatutako erabakiaren bidez, aldatu ziren 2005eko martxoaren 10eko Hitzartutako Hezkuntzaren Sektoreko Hezkuntza Kalitatea eta Lan Baldintzak Etengabe Hobetzeko Erabakian aurretik ezarritako modulu ekonomikoak.



Idatzi berriaren arabera, osagarrizko zenbateko berriak eskura izango dira, besteak beste: 2.064.771 euroko osagarrizko zenbatekoa, hezkuntza kalitatea hobetzeko, 1.688.903 euro, hitzartutako hezkuntzako irakasleen ordainketa-analogia etengabe hobetzeko, eta 375.868 euro, hitzartutako eskolen eguneroko funtzionamendua eusteko. Azken titulu horretan administrazioko eta zerbitzuetako langileen gastuak sartzen dira barne.


Horrela, erabaki berri horrekin bat etorrita, 2007. urterako Nafarroako Aurreko Orokorrei buruzko Foru Legeak ezarritako hezkuntza-itunen modulu ekonomikoak aldatuko dira, proposatutako aldaketari jarraiki. Horren arabera, 2007ko urtarriletik abendura arte aplikatu beharreko modulu ekonomiko berrien urteko zenbatekoak zehazten dira.


Amaitzeko, Akordio honek, Hezkuntza Departamentuari, itunen kudeaketaren arabera, horietatik eratorritako zenbatekoak konprometitzera baimena eman dio. 2007. urtean, 2.064.771 euro izango dira, eta aurtengorako aurrekontuan, dagoeneko, eskura daude.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa