(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Hezkuntza Departamentuak diru-laguntza emango du Uharteko Virgen Blanca Ikastetxe Publikoko 2. solairua gaitzeko lanak egiteko

astelehena, 2007.eko martxoak 12

Gobernuak ontzat eman du Hezkuntza Departamentuaren eta Uharteko Udalaren arteko lankidetza hitzarmenaren testua, Uharteko (Iruña) Virgen Blanca Ikastetxe Publikoaren bigarren solairua berrantolatzeko eta gaitzeko lanen gastuei aurre egiteko, eta 320.405 euroko kopurua onetsi du Hezkuntza Departamentuak konpromiso hauek burutzeko.



Uharteko Udalak bigarren solairua berrantolatzeko eta gaitzeko beharrezko lanak burutuko ditu, eta hasierako kostuak bere gain hartuko ditu. Horri dagokionez, lanen ordainsariak eta ziurtagiriak ordaintzeaz arduratuko da lana amaitu eta entregatu arte. Lan guztiak 2008-2009 ikasturtea baino lehenago amaitu behar dira. Solairu berriari esker, lau gela eta erabilera anitzeko gela bat gaitu ahal izango dira.


Hezkuntza Departamentuak Uharteko Udalari 320.405 euro itzuliko dizkio (proiektuaren erredakzioak, lan zuzendaritza eta material exekuzioak eragindako gastuak), 2007. urteko aurrekontuaren pentzura.


Hura alde batera utzita, Uharteko Udalak diru-laguntza bat eskatu ahal izango du eraikina hobetzeko lanak burutzeko. Horretarako, hitzarmen honen aztergai ez diren huste-eskailera handitzeari eta bigarren solairuko zerbitzuei dagozkien deialdia egin beharko du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa