(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Campoy kontseilariak inauguratu ditu irakasleen prestakuntza-esperientziak elkartrukatzeari buruzko XIV. Jardunaldiak

osteguna, 2007.eko martxoak 15

Autonomia Erkidegoak eta MEC-ren Irakasleen Prestakuntzako Goi Erakundeak parte hartuko dute


El consejero Campoy (centro), durante la presentación de las jornadas

El consejero Campoy (centro), durante la presentación de las jornadas. ( irudia handitu )


Hezkuntza kontseilariak, Luis Campoy, eta Hezkuntza Ministerioaren Irakasleen Prestakuntzako Goi Erakundearen zuzendariak, Antonio Moreno González, gaur goizean irakasleen prestakuntza-esperientziak elkartrukatzeari buruzko XIX. Jardunaldiak inauguratu dituzte. Bertan, Autonomia Erkidego guztien hezkuntza buruak eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren Irakasleen Prestakuntzako Goi Erakundeko burua bildu dira.


Kontseilariak inaugurazioko hitzaldian aipatu zuen bezala, "milurteko honen hasieran, gizartean izandako aldaketa handiek testuinguru berriak sortu dituzte, eta irakasleek horiei aurre egin behar diete estrategia eta metodologia berriekin. Eskolak ez du aldaketarik behar."-esan du Campoy jaunak.


Asistentes

Bertaratutakoak. ( irudia handitu )


Kontseilariak esandakoarekin bat etorrita, askotan irakasleak "gauza berriak ikasi behar ditu, errutinak eta aurreiritziak baztertu behar ditu, euren lana oztopatzen dutelako. Adimena jakintza berriei zabaldu behar diete". Unibertsitatearekin batera (erakunde horrek ere erantzukizuna bere gain hartu behar du, etorkizuneko belaunaldiak hezten dituztenak hezkuntza-testuinguru berrietan orientatzeko), irakasleak bizitza guztia ikasten eman behar du. Hura sistema berriko funtsezko premia bat da, eta eskolako prestakuntza-planak eta prestakuntza ibilbideak oso erreminta erabilgarriak izan daitezke horretarako.


Gaur inauguratu diren jardunaldiei esker, irakasleek bereganatu eta gelan azaleratu behar dituzten gaitasun berriei buruzko gogoeta egin daiteke. Helburu horrekin, 16 Autonomia Erkidegoetako Irakasleen Prestakuntzako Zerbitzuen buruak eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren Irakasleen Prestakuntzaren Goi Erakundearen burua bildu dira, esperientziak modu konstruktiboan elkartrukatzeko aukera emango dien foro baten inguruan.


Oraingo honetan Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak antolatu dituela, bileraren aztergai nagusia gaur egungo irakasleen behar dituzten irakaskuntza—gaitasunetan datza, eta horrekin lotuta, euren prestakuntza estrategiak definitu behar dituzte. Horren inguruan, Europako hainbat eredu aztertuko da, eztabaida definizio-esparru baten diseinuan eta irakasleen prestakuntza planak egituratzen dituen eta Autonomi Erkidego guztietarako erreferentzia gisa erabiltzen den gaitasunen proposamen batean oinarritzeko.


Metodologia erkidegoen arteko lan-taldetan eta eztabaida-taldetan antolatu da, prestakuntza ereduak aztertzeko eta guztiontzako berdina de eredu bakarra lortzeko.


Jardunaldietan, halaber, Autonomia Erkidego desberdinetan garatzen diren esperientziak eta ELO-ren curriculum alderdiak eta irakasleen prestakuntzan izandako inplikazioak aurkeztuko dira; eskoletako kalitate kudeaketaren sistemak eztabaidatuko dira, familien prestakuntza programak, geletan aplikatzeko planak edo telekomunikazioa, zailtasun geografikoei aurre egiteko konponbide gisa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa