(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


"Eurek sortzen dute, eurek adierazten dute" programa barruko tailer bana eskainiko ditu Marijose Recalde artistak Martzilla eta Lizarran

ostirala, 2007.eko martxoak 16

Bihar, martxoaren 16an, ostirala,10:30ean, kazetarien galderei erantzungo die Marijose Recalde artistak, Martzillako Villenako Markesaren Institutuan. Foruaren Hobekuntzaren XXV. Urteurrena dela-eta, Nafarroako Gobernuak Arte Gaztearen inguruan antolatu duen "Eurek sortzen dute, eurek adierazten dute" programa barruko tailerra emango du artistak Martzillan, Villenako Markesaren Institutuko 13 urteko 27 ikasleri, eta Lizarran, Santa Ana Ikastetxeko 7 urteko 51 ikasle-taldeari.



Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu zen Marijose Recalde (Iruña, 1964), Arte Ederretan. Bere ibilbidean zehar izen handiko sariak lortu ditu, eta besteak beste, Eskultura Caja España Saria (1999); galeria ugaritan jarri ditu bere lanak ikusgai, eta berriki, Gustavo de Maeztu Museoan, Pincel Galerian (Iruña), Oliteko Errege Jauregian, Almeriako Arte Garaikideko Bienalean eta Berlingo Franfuter Kunst-Supermarkt delakoan. Gizakiak beren eguneroko jarduera eta jarreretan irudikatzea da bere artelanen -eskulturak edo margolanak- helburua. Dena den, irudien tamaina, egiazkoena baino askoz handiagoa izan ohi da.





Pertsona bakoitzaren berezko dualtasuna erakutsi nahi du Recaldek: batetik, errealitatea, "oinak lurrean bizi behar izatea" bera; bestetik, "guztiok ez jakinarazi arren, gizaki orok ditugun ametsak eta fantasiak". Bizileku duten hiriaren edo ingurunearen emoziozko maketa bat egitean datza Marijose haurrekin egiten ari den lana.





Ekintzari berari ekin aurretik, bizigune zuten lekuari buruz pentsatzeko, ingurunean gogoko zituzten eta aldatuko lituzketen gauzetan erreparatzeko, eskatu zitzaien ikasleei; beraientzat garrantzitsuak izan ziren, eta nolabait, leku jakin batzuei lotuta geratu ziren jazoerak gogoratzeko gonbita egin zitzaien; gainera, inguruko helduei, iraganean, herria nolakoa galdetzeko ere eskatu zitzaien.





Une honetan, garrantzitsutzat jo duten lekuei buruzko maketa bat egiten ari dira ikasleak. Taldeka dihardute, arte-lana ez ezik, eginbeharra, erantzukizunak, helburuak eta olgeta elkarrekin lantzearen balioa ere jorratu nahian.





Zatar-paperezko estalkia darama eremu fisikoaren oinarria (ibai, mendi eta guztiz), honela, eremu neutroa izango baita, eta ikasleek, bakar-bakarrik, beraientzat garrantzitsuak diren lekuak nabarmendu ahalko baitituzte. Gelara eraman diren kaxa, egur-zati, plastilina edo objektu txikiez, eraikinak, zubiak eta haize-errotak bezalakoak fabrikatzen dituzte ikasleek. Amaitu eta margotutakoan, maketan dagokien lekuan jartzen dira.





Marijose Recalderentzat, "Interesgarria da lan hau adin ezberdineko taldeekin garatzea. Zaharrenen iragana luzeagoa da, lekuak alderatu eta horretaz hausnar dezakete, eta trebeagoak dira eta baliabide gehiago dituzte, ideiak gauzatu nahi dituztenean. Burua egituratua dutela eta lasai daudela suposatzen da, eta baita talde-lanean esperientzia badutela ere. Txokolate-fabrika baten ondoko bananondo bat, jada erabiltzen ez diren kobazuloak, herriaren ingurumarietako familia bakarreko etxebizitzak, haize-errotak... nabarmendu ditu talde honek.


Txikienek, ordea, oso bizitza motza dute, eta oso ingurune mugatuetan bizi izan dira; iragan motza dutenez, ezin dituzte beren hirian aldaketa handiegirik hauteman; baina, garai berriak medio, bidaiatu, bidaiatu dira, eta Lizarran Disney Word delako bat, hondartza edo zabu gehiago izatea botatzen dituzte faltan; kontrako gauzen artean, alkohol-fabrikak isurtzen duen kiratsa nabarmentzen dute.


Lana egiterakoan hain dira biziak, azkarrak eta alaiak, ezen zaia baita hiriak gainezka ez egitea eta ezer orekan mantentzea.





3 x 2 metroko tamaina dute maketek eta metro karratu banako piezaka egiten ari da, inguratu eta lana hobeto egin ahal izateko.





Arte Gazteko "Eurek sortzen dute, eurek adierazten dute" programa barruko tailerretan esku hartu duten 10 haur-talderen talde-lanak, eta programa bereko 16 eta 25 urte bitarteko artista gazteentzako lehiaketan aukeratutakoak, 2007ko ekainaren 1etik uztailaren 1era bitartean egongo dira ikusgai, Ziudadela plazako Armas Aretoan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa