(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Lehendakaritzako kontseilariak hiritarrei deialdia egin die Nafarroaren defentsarako manifestazioan parte hartzeko

ostirala, 2007.eko martxoak 16

Javier Caballero jaunak esan du Forua ez dela bateragarria konstituzio aurreko eta frankismoaren ideologiekin eta ikurrekin



Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak, Javier Caballero Martínez, gaur goizean hiritar guztiei deialdia egin die, Nafarroako Gobernuak antolatutako manifestazioan parte hartzeko, larunbatean, hilak 17, Iruñean, "Forua eta askatasuna. Nafarroa ez da negoziagai".


Javier Caballero-k esan du manifestazio hau "demokraziaren jaia" eta "Nafarroaren nortasunaren gorespena" izango dela, "indarkeriaren eten gabeko erasoaren aurrean". Lehendakaritzako kontseilariak aipatu du "gizalegezko" ekintza "lasaia" eta "baketsua" izango dela, eta manifestaziora joango ez direnek adierazitako "auto-kanporatzeak" direla eta, bere atsekabea adierazi du. Kontseilariaren arabera, Nafarroako Gobernuak ez du inor baztertzen, "muturreko ezker edo eskuineko alderdikoak" izan ezik, demokratak ez direlako. Horri dagokionez, behin eta berriro errepikatu du konstituzio aurreko ikurrak ez direla onartuko, "Forua askatasuna delako eta ez delako konstituzio aurreko eta frankismoaren ikurrekin bateragarria".


Halaber, Lehendakaritzako kontseilariak gogora ekarri du manifestaziorako aurreikusitako zenbait neurri:


Bostehun lagunek ordena bermatuko dute, orden zerbitzuaren boluntarioen, Foruzaingoaren eta Babes Zibilaren artean.


Osasun laguntzeko operatiboak hiru puntu finko edukiko ditu: manifestazioaren hasiera, Rincón de la Aduanan eta Sarasate Pasealekuan. Baita izaera ibiltariko beste bi ere. Horiek guztiek anbulantzien laguntza jasoko dute, beharrezkoa izanez gero, jendea ospitaletara eramateko. Nafarroako Larrialdietarako Agentziaren Nafarroa 112-SOS-ek operatiboa koordinatuko du.


Manifestazioaren ibilera hesiez inguratuta egongo da, manifestariak pasako diren tokietatik ibilgailuen zirkulazioa eten egiteko. Trafikoko buruek garraio publikoa erabiltzea gomendatu dute Iruñeko erdialdera gerturatzeko. Hala ere, Nafarroako beste herrietatik eta Espainiako beste erkidegoetatik datozen manifestarientzat, aparkaleku gunean gaitu dira, Nafarroako Etorbidean (Mendebaldeko Saihesbide Zaharra), Armadaren Etorbidean eta Pio XII. Etorbidean.


Manifestazioa Europa plazan hasiko da (Golem zinetokien ondoan), baina burua Monasterio Belate eta Baiona Etorbidearen arteko bidegurutzean kokatuko da. Honako hauek eramango dute kartela: Nafarroako Gobernuaren Presidentea, Miguel Sanz Sesma, Gobernuaren kideak, Parlamentuko Presidentea, Rafael Gurrea Induráin, Iruñeko alkatesa, Yolanda Barcina, eta UPN eta CDN alderdietako bozeramaile parlamentariak. Manifestazioa amaitzean, Foruen Monumentuaren oinean, Sarasate Pasealekuan, Sanz Presidenteak adierazpen bat irakurriko du eta ondoren Nafarroako Himnoa entzungo da.


Guztira, berrogei komunikabidetako berrehun profesionalek Prentsa Bulegoko akreditazioa lortu dute, manifestazioaren berri emateko; kopuru horren barruan, berriemaileak, eta ikus-entzunezko baliabideen teknikariak hartzen dira barne. Akreditutako komunikabideen artean askotarikoak aurkituko ditugu: nazionalak (La Vanguardia eta El Periódico de Catalunya), egunkari erregionalak eta Foru Komunitateko prentsa; telebista nazionaleko, Nafarroako eta beste autonomia erkidegoetako telebista kateak; irrati nazionalak, erregionalak eta tokikoak, eta berri agentzia nazionalak eta erregionalak. Baita Associated Press nazioartekoa eta Mexikoko NotiMex ere.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa